[BIDEOA] EHTE Nafarroaren kontzertu didaktikoak

Ikasturte hasierarekin kontzertu didaktikoak eskaintzeari ekin diote EHTE Nafarroako kideek. Besteak beste Alfonso Iturria, Ainara Martinez eta Carlos Peñaranda txistulariak dihardute lan honetan, gure musikatresnak eskaintzen dituen aukera ezberdinak erakutsiz.

Txistuaren zabalkundean buru belarri lanean dabiltza EHTE Nafarroako kideak. Udazkenarekin batera ikasleei zuzendutako kontzertu didaktikoak emateari ekin diote. Urriaren 2an Beran izan ziren, 19an Ablitasen eta 24an Erronkarin, gaur berriz Sarrigurenen. Emanaldion bideo labur batzuk saretu dituzte antolatzaileek. Hona hemen bideo horietako batzuen bilduma.