Víctor Farelo in memoriam

Urriaren 19an omenaldia egingo diote Victor Farelo zenari, Barakaldoko Txistu andako atabalaria. Jesus Hernani Castro txistulariak ekitaldian parte hartzera gonbidatzen gaitu honako artikulu honetan.

Aurten zendu da BarakaldoVictor Farelo, Barakaldoko Txistu Bandan atabalari aritutakoa, eta eskatzen zioten emanaldi orotan parte hartu zuena: Maria Ugarzlearen asteko ospakizunetan; Urban, Santa Teresa, Zuhatzo eta El Regato auzoetako jaietan; Karmengo jaietan duela 14 urtetik honea ospatutako txistularien hitzorduetan,… eta baita suertatu delakoetan, beti prest eta eskura bere atabalarekin… eta ze ondo egiten zenuen, alproja!

Gizon xumea, zentzuduna, umila eta zintzoa zen, nire aitite Juan Bautistak betiko barakaldarrak definitzen zituen gisara, estuasunak, gosea, beharra,  bekaizkeria eta liskarrak jasan arren, jaio zirena izaten jarraitzen zutenak: barakaldarrak.

Ez dut ezagutzen kontakizuna gozatzeko Victorren inguruko pasarterik, ziur ez dela beharrik, ezagutu genuenok beti gogoratuko dugu izan zenagatik: atabalari ona, bere lagunen lagun eta bere lagun txistulariekin musika une intimoak bizi izanaren esker oneko.

Larunbat asko izan dira udal merkatuan erosketak egiten topo egin dugunak, edo Errontegiko frutadendan edo Norten kafe bat hartzen. Elkarrizketa atseginak baina laburrak, emazteak zain izaten baigenituen beste egiteko batzuetarako, baina beti zinen hitz egiteko prest, hizketaldi arimadunak, iraganeko kontuak oroituz, eta batez ere memoria egiteko. Memoria egin, bai, Victorrek bazuen adina eta elkarbanatzeko oroitzapen ugari.

Hurrengo larunbatean, urriak 19, omenaldia eskainiko diogu bihotzez arratsaldeko 7etan Clara Campoamor kultura etxean Barakaldoko Done Bikendi auzoan. Ahalik eta ondoen egiten saiatuko gara, baina bere laguntzagabe ez da gauza bera izango.

Aurreikusitako egitaraua honakoa:

  • Bengolea
  • Apuko Mendi
  • Sendeja Club 
  • Zortziko  C.  Albistur
  • Atabalariak R.A. Santiago
  • Concierto en Re menor J.C. Bach
  • Ansola anaiak J.I.Ansorena
  • Aupa Tolosa J.I.Ansorena
  • Zortzi orduko ekaitza Sorotan Bele / Mold. J. Mars
  • Poupurri barakaldes Popular / Mold. J.R. Gutierrez
  • Somos de barakaldo Popular / Mold. F. Aurrekoetxea
  • Bazkal ondorako J.I.Ansorena

Brakaldar guztiak gonbidatzen ditugu omenaldi sentitu honetara etortzera, eta horrela, etortzearekin bat Victor Fareloren figura aldarrikatzea, Barakaldoko pertsonarik umilena asko eta ondo egindako guztiaren gainetik.

Zure lagun silbotariak.