Etxeko postontzian izan baino lehen, hemen duzue eskura gure ale berria: Txistulari 257

Inprentatik ateratzear dela, hona dakargu Txistulari aldizkariaren 257. zenbakia. Etxean jaso aurretik, web gunean kontsultatu eta deskargatzeko aukera dute gure bazkideek gaurtik. Ale berria 2019ko urtarrila, otsaila eta martxoari dagokiona da. 84 orrialdek osatzen duten argitalpenean, protagonista nagusi bat dugu: Jesús María Bilbao Estefanía Jerry. Berak sinatzen ditu ale honetako bederatzi obrak eta berarekin elkarrizketa interesgarria egin dugu Solasean atalerako. Bilbo hiriko kutsua dario aldizkariari, eta hori azalean islatuta utzi du Ane Arsuaga diseinatzaileak.

Bigarren elkarrizketa, solasaldi sakona hau ere, Jose Mari Gancedo du protagonista eta Juantxo Vega txistulariak sinatzen du. Bere txistu berriei buruz zein bere ibilbidearen inguruan mintzatzen da Gancedo. Hirugarren elkarrizketa bat ere irakur daiteke ale honetan, Iñaki Zarragoitia, Logo Lehiaketako txapeldunari egindakoa.

Arbeletik sailean Fermin Goñik inprobisazioan lehen pausuak emateko artikulu praktikoa ondu du. Diskopolis atalean Amaia Izak bere bizipenak kontatu dizkigu Gernika diskoaren inguruan. Zutabea berriz, Itziar Cortinak idatzi du eta Xiria pasa Miguel R. Madinabeitiaren eskutan izan da.

Artikuluei dagokionez, Leire Goñik Zukan hirukoari buruz idatzi du, Miguel R. MadinabeitiaJuan Manuel Ecay izan du hizpide eta Jose Inazio Ansorenak Himmler eta Gipuzkoako Diputazioko txistulariei buruz haritu da. Oier Zabaletak eskutitza idatzi nahi izan dio aita zenari, Juajo Zabaletari, agur modura. Xabier Egiluzek berriz, galdutako liburuki bati buruz mintzatu da bere artikuluan. Urduñatik urrundu gabe, Koldo Ulibarrik Nerbioi Arroko Txistu topaketen inguruko kronika idatzi du aldizkarirako.

Txokorik txoko Andoaingo Olagain txistulari elkartea izan dugu protagonista. Txistulari taldeak 40. urteurrena ospatu du aurten.

Ale honetako musikari buruz Gorka Zabaletak idatzi du eta aldizkariari sarrera Jagoba Astiazaranek eman dio. Ez dira falta, ezta, ohiko Saski naski eta Interesgarriak atalak.

Txistulari 257 hemen duzue eskura  (deskargatzeko aukera soilik erregistratutako bazkideentzat).


Bazkide egiteko, bidali zure datuak txistulari@txistulari.eus-era.

Bazkide egiteko informazio gehiago hemen.

Bazkidea bazara, baina ez bazaude web gunean erregistratuta, idatzi komunikazioa@txistulari.eus-era.