Azken txanpan da Txisturako Konposizio lehiaketa

Azaroaren 2an obrak aurkezteko epea itxiko da Txisturako Konposizio Lehiaketan. Antolakuntzatik, musikagileak animatu nahi dituzte parte hartzera eta aukera baliatzera.

Hilabete eskas geratzen da EHTEk Eresbilekin batera antolatu duen Txisturako Konposizio Lehiaketan parte hartzeko. Antolakuntzatik azken egunak baliatzera deitu dituzte musikagileak.

Edozein musika tresna talderako idatzitako obrak onartzen dira, bi baldintzarekin: txistuaren familiako tresna bat behintzat jasotzea eta, gehienez,  sei musikatresnako taldea osatzea.

Hiru sari izango dira jokoan. Lehenak 2.000 euro jasoko ditu eta bigarrenak, 1.000€. Hirugarren sari bat emango zaio txistu banda tradizionalerako idatziko obrarik onenari, 500€ko diru sariarekin.

Lanak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 2an amaituko da. Zehaztasun guztiak jakiteko, oinarrietara jo.

Oinarriak euskaraz.

Oinarriak gaztelaniaz.

Oinarriak ingeleses.