[BIDEOA] Nafarroako Goi-mailako txistu ikasleak Bilboko udal txistulariekin Iruñean

Pasa den urriaren 28an kontzertua eskaini zuten elkarrekin Bilboko Udal Txistu Bandak eta Nafarroako Goi-mailako Kontserbatorioko txistu ikasle  Iker Larrauri, Jon Heras eta Maite Lomasek. Rematxa aretoan emandako emanaldiaren irudiak dituzue honakoak, EHTE Nafarroak bilduak. Kontzertuaz gehiago jakiteko irakurri berri hau.

By | October 31st, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Nafarroako Goi-mailako txistu ikasleak Bilboko udal txistulariekin Iruñean

Agoitzen izango da MGTren hurrengo hitzordua

Mugarik Gabeko Txuntxuneroak kolektiboak zita berri bat zehaztu du azaroaren 9rako Agoitzen (Nafarroa). Goizerako plana eta bazkaria antolatu dute txistulariek. Izena emateko azken eguna azaroaren 4a izango da. Txistularien goiz-deiak antolatu diztuzte MGTko kideek Agoitzen azaroaren 9an. Hitzordua goizeko 9etan jarrita dute txistulariek, Angiluerreka elkartean. Hasteko eta behin gosari legea egingo dute parte hartzaileek Merkatu plazan. 10etan kalejirari ekingo [...]

By | October 30th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Agoitzen izango da MGTren hurrengo hitzordua

[ARGAZKI GALERIA] Lurra eta ondarea, Bera eta Urduña

Argazkiak: Berako txistulariak - Getxa Goi Urriaren 27an Lurraren Eguna ospatu zen Beran (Nafarroa). Bertako txistulariekin batera aritu ziren azoka alaitzen Pasai eta Lesakako txistulariak, ikasle eta ikasle ohiak elkartuz giro ederrean. Urriaren 26an berriz, Urduñan (Bizkaia) emanaldi berezia eskaini zuten Getxa Goi txistu taldeko kideek hitzak eta musika uztartuz eta 16. mendetik gaurdaino txistuak [...]

By | October 29th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [ARGAZKI GALERIA] Lurra eta ondarea, Bera eta Urduña

Asteburu betea izan dute txistulari gazteek Bilbon

Argazkiak: Txalkor txistu taldea Asteburu honetan, urriak 26 eta 27, Danboligenak Txistulari Gazteen bigarren topaketa egin dute Bilbon. Dantza, kalejirak, inprobisazioa eta, noski, elkarbizitza izan dute osagarri, giro ederrean. Urtarrilean abiatu zen Danboligenak ekimena, txistua eta gazteak lotuz. Azkoitian izan zuen lehen geltokia eta bigarrena asteburu honetan izan da Bilbon. Topaketa hasi aurretik horrela mintzatu zen Bilbao [...]

By | October 28th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Asteburu betea izan dute txistulari gazteek Bilbon

[BIDEOA] EHTE Nafarroaren kontzertu didaktikoak

Ikasturte hasierarekin kontzertu didaktikoak eskaintzeari ekin diote EHTE Nafarroako kideek. Besteak beste Alfonso Iturria, Ainara Martinez eta Carlos Peñaranda txistulariak dihardute lan honetan, gure musikatresnak eskaintzen dituen aukera ezberdinak erakutsiz. Txistuaren zabalkundean buru belarri lanean dabiltza EHTE Nafarroako kideak. Udazkenarekin batera ikasleei zuzendutako kontzertu didaktikoak emateari ekin diote. Urriaren 2an Beran izan ziren, 19an Ablitasen eta [...]

By | October 25th, 2019|Noticias, Noticias, Uncategorized @eu|Comments Off on [BIDEOA] EHTE Nafarroaren kontzertu didaktikoak

Bilboko udal txistulariek bisita itzuliko diete Nafarroako Goi-mailako txistu ikasleei

Pasa den urriaren 21ean kontzertua eskaini zuten Bilboko Udal Txistu Bandak eta Nafarroako Goi-mailako Kontserbatorioko txistu ikasleek. Orain, talde bizkaitarra bisita itzuliko die ikasleei, elkarrekin emanaldia eginez Iruñean urriaren 28an. Iruñeako kontserbatorioko Iker Larrauri, Jon Heras eta Maite Lomas txistulariek kontzertua eman zuten Bilboko Udal Txistu Bandarekin batera urriaren 21ean Euskalduna Jauregian. Orain, Garikoitz Mendizabalek zuzentzen duen taldeak Iruñerako bidea egingo du. [...]

By | October 24th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Bilboko udal txistulariek bisita itzuliko diete Nafarroako Goi-mailako txistu ikasleei

Euskal ezkontza batekin borobildu dute 20. urteurrena Jarraitzen dugu txistu taldekoek

Argazkiak: Guillermo Higuera Euskal ezkontza batekin ospatu zuten, pasa den urriaren 19an, Muskizko txistulariek Jarraitzen dugu taldearen 20. urteurrena. Urtean zehar bestelako ekitaldiak egin dituzten arren, hilabetea berezia izan da, 1998ko urrian sortu baitzen taldea. Txistulariak ospakizunetan izan dira aurten Muskizen (Bizkaia). Izan ere bertako taldeak, Jarraitzen dugu txistu taldeak, 20 urte bete ditu. Ekainaren 3an urteurreneko kontzertua egin zuten, berri honetan jaso genuen bezala. Oraingoan Guillermo Higuerak [...]

By | October 23rd, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Euskal ezkontza batekin borobildu dute 20. urteurrena Jarraitzen dugu txistu taldekoek

[BIDEOA] Iñaki Letamendiari omenaldia Tolosan

Argitaratzeke genuen Iñaki Letamendiari eskainitako omenaldi eguneko bideo luzea dakargu gaurkoan, laburpena jada saretu genuen. Letamendiak Euskal Herriko Txistulari Elkarteko zilarrezko domina jaso zuen maiatzaren 11n Tolosan (Gipuzkoa). Hona hemen Topatu.info-k EHTErentzat egindako bideo erreportajea. Ekitaldiari buruz gehiago jakiteko kronika hau irakur dezakezue.

By | October 22nd, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Iñaki Letamendiari omenaldia Tolosan