Baionako elkarretaratzerako errepertorioa jakitera eman dute

Argazkia: Baiona 2018. Andoni Cortijo

Azaroaren 16an Baionan ospatuko den 2. Txistu Elkarretaratzean joko diren abestien zerrenda jakitera eman dute. Bestetik autobus zerbitzu bat izango da aukeran.

Baionako Txistu Elkarretratzerako partitura zerrenda jakitera eman dute antolatzaileek. Doinuak ezagunak dira oso eta partiturak lotura honetan deskargatu daitzeke.

Zerrenda

Autobusa

Iaz legez autobus bat antolatzen ari dira Baionara hurbiltzeko. Izena emateko, irailak 30 baino arinago egin beharko da, helbide elektroniko honetara idatziz: acortijy@gmail.com. Autobusa Tutera, Tafalla, Iruñea eta Hernanin egingo ditu geldialdiak. 6:45ean aterako da Tuteratik eta 9:45ean helduko da Baionara. Txartelak prezio bakarra izango du, 17 euro.

Elkarretaratzeari buruz gehiago jakiteko irakurri berri hauxe.