Humanity & music eta txistua

Arrasateko MCC-k kultur proiektu handi bat izan du esku artean: Humanity at MusicEkimenaren emanaldi nagusia Gasteizko Buesa Arenan gauzatu zen irailaren 14ean. Bertan parte hartu zuen Jokin Antxiak ondoko artikulua igorri digu.

Notizia izan genuenetik, MCCek ( Mondragón Corporación Cooperativa), bere 60 urteko esperientzia kooperatiboa, musika, dantza eta sorkuntza literario bidez nahi zuela erakutsi, antolatzailearen gana jo genuen, esanez txistua ezin zela falta proiektu horretan.

Mondragonen historia, oraina eta etorkizuna kontatzeko modu berri bat erakutsi nahi izan du Humanity at Music-ekin.

Fernando Velazquezek musikarekin eta Jon Sarasuaren letrarekin, sortutako 8 pieza izan dira proiektu honen ardatza. Inguruan dantzariak, bertsolariak, idazleak….eta txistulariak.

Ekimen honen aurkezpena, otsailaren 22an, izan zan Arrasaten. Hasiera emateko han izan ginen txistulariok, Arrasateko herriko plazan. 8.pieza, Etorkizuna, txistuz eta abesbatzarekin erakusteko. Jose Luis Cantabranak, txisturako moldatutako partiturarekin.

Baita lortu genuen, Fernando Velazquezek, txistu eta pianorentzat, partitura bat sortzea.

Irailak 14an, Gasteizeko Buesa Arenan, izan zen ekimen honetako ekitaldi nagusia. Han ere, emanaldia hasteko txistua egon zen presente. Gasteizko Abetxuko auzotik, Aretxabaleta eta Oñatitik joandako txistulariekin talde polit bat sortuaz.

Gure eskerrik beroenak, Humanity at Music en antolatzaileei, txistua kontutan izan zutelako.