Larragan elkartzera deitu ditu txistulariak MGTk

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek deialdia zabaldu dute Larragako 9. Txistulari Elkarretaratzean parte hartzeko. Hitzordua irailaren 29an izango da.

Bederatzigarren urtez ospatuko dute Larragan (Nafarroa) Txistularien Elkarretaratzea. Aurtengoan, irailaren 29an izango da zita. Mugarik Gabeko Txuntxuneroek txistulariak parte hartzera deitu dituzte.

Parte hartzaileak goizeko 10etan elkartuko dira Larragako Foru plazan, udaletxe aurrean. Goiz deiak egingo dituzte orduan, 11:30ak arte. Ondoren, geldialdi bat egingo dute hamaiketarako. Auzalan elkartean indarberritu ostean, berriro ekingo diote txistu eta danbolinak astintzeari. Emanaldia ordu bietan emango dute bukatutzat.

Parte hartzeko aurrez whats-app edo telefono dei batez jakinarazi beharra dago, irailaren 25a baino arinago, honako zenbakian: 636 44 71 80.

Partiturak

Lotura honetan eskuratu daiteke egun horretan joko diren piezak.