[ARGAZKI GALERIA] Donostiako Txistularien Kontzertu Nagusia 2019

Argazkiak: Garazi Irigoien/ Itziar Iriarte Abuztuaren 10an ospatu zen Donostiako Txistularien Kontzertu Nagusia Jose Ignazio Ansorenaren zuzendaritzapean. Itziar Iriarte eta Garazi Irigoien argazkilariek egindako argazkien hautaketa txiki bat dakargu hona. Kontzertuaz gehiago jakiteko irakurri berri hau.    

By | September 30th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [ARGAZKI GALERIA] Donostiako Txistularien Kontzertu Nagusia 2019

Danboligenak Bilbora iritsiko dira

Hemen dira berriro ere Danboligenak. Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatuta Txistulari Gazteen topaketa egingo dute Bizkaiko hiriburuan urriaren 26 eta 27an. Urtarrilean Azkoitian izan baziren, oraingoan, Danboligenak, Bilbon elkartuko dira. Txistulari Gazteen Topaketa hauek Euskal Herriko Txistulari Elkartearen ekimenez jarri ziren martxan urte hasieran. Proiektua aurkezterakoan, ibilbide luzekoa izateko nahia agertu zuten antolatzaileek eta hainbat geltoki izango zirela aurreratu [...]

By | September 27th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Danboligenak Bilbora iritsiko dira

Baionako elkarretaratzerako errepertorioa jakitera eman dute

Argazkia: Baiona 2018. Andoni Cortijo Azaroaren 16an Baionan ospatuko den 2. Txistu Elkarretaratzean joko diren abestien zerrenda jakitera eman dute. Bestetik autobus zerbitzu bat izango da aukeran. Baionako Txistu Elkarretratzerako partitura zerrenda jakitera eman dute antolatzaileek. Doinuak ezagunak dira oso eta partiturak lotura honetan deskargatu daitzeke. Zerrenda Autobusa Iaz legez autobus bat antolatzen ari dira [...]

By | September 26th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Baionako elkarretaratzerako errepertorioa jakitera eman dute

Durangoko Txistu Kontzertua berreskuratu dute, iazko etenaren ostean

Silboberri elkarteak prest du aurtengo Durangoko Txistu Kontzertua. Egitaraua eta gonbidapenak zabaldu ditu 24. edizio honetarako. Durangoko Landako gunera itzuliko dira txistu hotsak urriaren 26an. Iazko etenaren ostean, Silboberri elkarteak Durangoko Txistu Kontzertua berriz martxan jarri du. 24. edizio honek ohiko osagaiak izango ditu: estreinaldiak, dantzariak, abesbatza,... denak Jabier Ituarteren zuzendaritzapenean. Deialdia Antolatzaileek gonbidapenak zabaldu [...]

By | September 25th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Durangoko Txistu Kontzertua berreskuratu dute, iazko etenaren ostean

Pirineoen magalera eramango ditu entzuleak Bilboko Udal Txistu Bandak

Argazkia: Asier Bastida - La Caja Gris Euskalduna Jauregiko kontzertu denboraldi berria aurkeztu du Bilboko Udal Txistu Bandak. Oraingoz, abendurarteko eskaintzaren berri eman du Garikoitz Mendizabalek zuzentzen duen taldeak. Pirineoen magalean izenburupeko folk kontzertuarekin ekingo diote urriaren 10ean. 2019/2020 denboraldiko lehen kontzertua folk estiloan emango du Bilboko Udal Txistu Bandak. Emanaldiak Euskalduna Jauregiko kontzertueei hasiera emango [...]

By | September 24th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Pirineoen magalera eramango ditu entzuleak Bilboko Udal Txistu Bandak

Humanity & music eta txistua

Arrasateko MCC-k kultur proiektu handi bat izan du esku artean: Humanity at Music. Ekimenaren emanaldi nagusia Gasteizko Buesa Arenan gauzatu zen irailaren 14ean. Bertan parte hartu zuen Jokin Antxiak ondoko artikulua igorri digu. Notizia izan genuenetik, MCCek ( Mondragón Corporación Cooperativa), bere 60 urteko esperientzia kooperatiboa, musika, dantza eta sorkuntza literario bidez nahi zuela erakutsi, antolatzailearen gana [...]

By | September 23rd, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Humanity & music eta txistua

Bost urte bete ditu Arabatik folkari ordago eginez

Ordago folk taldearen proiektuak 5 urte bete ditu. Sorkuntza eta berreskurapena, dantza eta folka, eta Araba eta bere ondarea balioan jartzea izan dute xede bide honetan. Bi disko, hainbat bideoklip eta makina bat emanaldi pilatu dituzte urteotan. Murgian sortu zen 2014ko udaberrian Ordago folk taldea. Jose Luis Cantabrana (ahotsa, txistua, silbotea, txirula eta perkusioa), Jose Antonio Fernandéz (akordeoia), David Delgado (biolina), Felix Pedrosa (klarinetea, gaita [...]

By | September 20th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Bost urte bete ditu Arabatik folkari ordago eginez

Zeledon, txistulari

Atzo, irailaren 18a, Urrezko Zeledon garaikurren banaketa egin zen Gasteizen. Ekitaldian, txistu eta musika bandarako bi obra estreinatu ziren, albiste honetan aurreratu genuen bezala. Gorka Hermosilla txistulari eta EHTEko Arabako ordezkariak, honako artikulua igorri digu kontzertuaren inguruan. Atzo arratsaldean, Gasteizen urtero ospatu ohi den moduan, 2018eko Urrezko Celedon-ak banatu ziren, oraingo honetan Joselu Anaiak plaza taldeari eta Jesus [...]

By | September 19th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Zeledon, txistulari