Txistulariak behar dira Marinelak danborradarekin jotzeko, irailaren 8an Saran

Premiazko deialdia helarazi digute, irailaren 8an Marinelak danborradak emango duen emanaldira txistulariak biltzeko. Plazak mugatuak dira.

Marinelak danborradako kideek emanaldia eskainiko dute Saran (Lapurdi) irailaren 8an. Ekitaldia aurrera eramateko txistulariak behar dituzte eta plaza mugatuak diren arren, oraindik ez dute lortu nahikoa txistulari. Horregatik premiazko deialdia helarazi digute, parte hartu nahi duten txistulariek lehen bai lehen ahrremanetan jar daitezen. Horretarako helbide elektroniko honetara idatzi beharra dago: acortijy@gmail.com . Bide beretik jaso daitezke zehaztasun guztiak.

Errepertorioa

Partiturak lotura honetan eskura daitezke.