[BIDEOA] Omenaldia Patxi Zorrozua txistulariari

Argazkia: Patxi Zorrozua lehena ezkerretik, Patxi Anzolaren 90. urtebetzean.

Bilboko erraldoi eta buruhandien konpartsak omenaldi xume baina hunkigarria egin zion Patxi Zorrozua txistulari santutxuarrari Aste Nagusiaren baitan. Izan ere, Zorrozua urte luzez aritu da Bilboko jaietan txistuaz laguntzen erraldoi eta buruhandiak. Kalejirak albo batera utzi dituen honetan, egindako lana eskertu egin nahi izan zioten. Irudiak Joselu Angulo txistulariak jaso ditu.