[AUDIOA] Aitor Amilibiari elkarrizketa Euskadi Irratian

Argazkia: Silboberri-Adok faktory

Aitor Amilibia Musikeneko txistu irakasle eta Silboberri elkarteko kideari elkarrizketa egin dio Euskadi Irratiak, gaur Kursaalen eskainiko duen kontzertuaren harira.

Euskadi Irratiko Kultur Lehioa saioan elkarrizketa egin diote Aitor Amilibia txistulariari. Jon Aizpurua kazetariak, gaur abuztuak 22, Kursaalen izango den kontzertuaren harira gonbidatu du Amilibia. Musikeneko irakaslea Jose Antonio Hontoria soinu jole eta Elur Arrieta perkusio jolearekin batera arituko da Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan. Emanaldiari buruzko informazio gehiago hemen duzue.

Solasaldian Amilibiak Silboberriren helburuak, txistu errepertorioa, musika garaikidea eta gaurko kontzertua izan ditu hizpide. Horrekin batera hainbat gogoeta plazaratu ditu. Elkarrizketa osoa hemen duzue entzungai: