Omenaldi hunkigarria eskaini zioten Veronica Ferreiro txistulariari Iruñean, Braulia erraldoia 25 urtez dantzarazi ostean. Aurreskua eskaini eta nola ez baltz bat dantzatuz esker ona agertu zioten asteartean, uztailak 9an, Udaletxeko plazan. Gogoratu beharra dago, San Ferminetako afitxa lehiaketan parte hartu zuen Txist-Jazz kartel gogoangarriko protagonista izan zela Ferreiro, Braulia erraldoiarekin batera.

Omenaldiko irudiak Diario de Noticias de Navarra hedabideak jaso zituen.