Aitor Urkiza, Iruñeako Txistu Alardearen zuzendariak, kontzertua hasi aurretik, EHTEko logoa bordaturik zuen zapia oparitu zien Iruñeako erraldoi eta kilikilie. Ondoren, txistulariek Ibai ona jo eta konpartsa osoa dantzan jarri zuten. Aurtengo San Ferminetako unetxo hori bideo honetan jaso zuen Festaro.es hedabideak.