Maitatia disko liburua eskuratzeko data berriak

Maitatia, txistularien doinuak disko liburua eskuratzeko aukera izango da Iruñeako, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko txistu alardeetan. EHTEko bazkide bakoitzari ale bat dagokio doan, oraindik jaso ez dutenek hor izango dute aukera. Horrezgain, salmentan izango dira bai disko liburu formatuan eta baita CD-an.

Maiatzaren 3an Deban aurkeztu zen Maitatia proiektua, Jose Ignazio Ansorena eta Donostiako Udal Txistulari Taldearen disko liburua: 4 CD (horietatik bi minus one) eta 26 doinu eta partituraz osatua. Jose Manuel Ugartek finantziatutako proiektuari buruz gehiago jakiteko berri hau irakur dezakezue.

Euskal Herriko Txistulari Elkarteko bazkide bakoitzari disko liburuaren ale bat dagokio doan. Elkarteak jada banatu ditu ale horietako batzuk, bai bazkideen artean (elkartearen ekitaldi ezberdinak baliatuz) eta baita txistu eskoletara zein diasporara helaraziz. Oraindik alerik jaso ez duten bazkideek aukera izango dute Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Bilboko txistu alardeetan, bertatik bertara eta eskuan, dagokion disko liburua eskuratzeko. Horrez gain, disko liburua salgai izango da bertan 20€an. Soilik CDa erosi nahi dutenek ere aukera izango dute.

Hitzorduak

Iruñeako Txistu Alardea, uztailaren 9an, ordu batean San Jose plazan.

Gasteizko Txistularien Kontzertua, abuztuaren 5ean, 19:30ean Aihotz plazan.

Donostiako Txistularien Kontzertu Nagusia, abuztuaren 10ean, 20:30ean Kontituzio enparantzan.

Bilboko Txistularien Kontzertua, abuztuaren 25ean, 13:00 Plaza Barrian.