Portugaleteko 3. Txistu Kontzertuan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Portugaleteko Txistu Zaleak elkarteak antolatuta, Txistu Kontzertua izango da abuztuaren 15ean bizkaiko herrian. Hirugarren urtez ospatuko den emanaldian parte hartzera deitu eta errepertorioa ezagutarazi dute.

Abuztuaren 15ean Portugaleteko San Roke plazan hitzordua jarri dute Txistu Zaleak elkarteko kideek, arratsaldeko 8etan Txistu Kontzertua eskainiko baitute. Hirugarren urtez antolatu duten emanaldian parte hartzera deitu diztuzte txistulariak. Horrez gain bestelako zehaztasunak jakitera eman berri dituzte.

Parte hartzaileak

Txistulariekin batera Salazar abesbatza, Lora Barri dantza taldea, Portu Barss metal boskotea, Lerman Nieves baxuarekin, Unai Arteaga perkusioan, Aitor Uribarri panderojolea eta Xabi Aburruzaga trikitilaria arituko dira. Jaime Martinezek zuzenduko kontzertua eta Alfredo Elgezabalek egingo ditu aurkezle lanak.

Egitaraua

Kontzertuan honako obrak joko dira:

Izen ematea eta partiturak

Izena emateko informazio guztia hemen duzue.

Partiturak lotura honetan deskargatu daitezke.