[OHARRA] Oporretan gara!

Momentu honetatik aurrera, oporretan gara eta komunikazioa inkomunikazioa bihurtuko da egun batzuez. Abuztuaren 1ean bueltan izango gara indar berrituta. Bitartean ez galdu bistatik gure agenda, arakatu gure aldizkarietan, bisitatu gure youtubeko kanala... eta batez ere, ondo bizi eta gozatu uda! ---- komunikazioa@txistulari.eus    

By | July 15th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [OHARRA] Oporretan gara!

[BIDEOA] Busturialdeako bigarren Txistu Eguna

Ekainaren 16an ospatu zen Foruan (Bizkaia) Busturialdeako Txistu Egunaren bigarren edizioa, Urdaibai dantza taldearen 50. urteurrenarekin bat eginez. Ana Ormaetxeak eguneko irudiekin bideo hau osatu du. Aurretik egunaren beste bideo hau ere argitaratu genuen, honako berri honetan. Argazkiak berriz, lotura honetan topatu ditzakezue, hauek ere Ana Ormaetxearen lana dira.

By | July 15th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Busturialdeako bigarren Txistu Eguna

La Musgaña folk taldea, Garikoitz Mendizabal, obra baten estreina eta kolaborazio ugari dakar Gasteizko Txistu kontzertuak

Abuztuaren 5ean ospatuko da Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaietako Txistu Kontzertua. Udal Folklore Akademiak eta Udal Txistu bandak ondutako emanaldiak kolaboratzaile ugari izango ditu Aihotz plazako eskenatokian. Roberto Alvarez txistulari eta Udal Folklore Akademiako zuzendariak gidatuko du abuztuaren 5ean ospatuko den Gasteizko Txistu kontzertua. Ohiturari jarraituz, emanaldia Aihotz plazan izango da 19:30ean, Arabako hiriburuan ospatzen [...]

By | July 12th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on La Musgaña folk taldea, Garikoitz Mendizabal, obra baten estreina eta kolaborazio ugari dakar Gasteizko Txistu kontzertuak

Otxandioko txistulariek piztuko dute jaietako txupina

Argazkia: Anboto.org Otxandioko txistu taldeak 50 urte betetzen dute aurten. Ibilbide hori eskertzeko, Santamañako jaietako txupinero izendatu dute taldea. Uztailaren 17tik 22ra ospatuko dira Santamaña jaiak Otxandion (Bizkaia). Aurten, herriko txistu taldeak piztuko du txupina jaiei hasiera emateko. Saria txistulariei taldeak mende erdia betetzean heldu zaie. Anboto.org hedabidearentzat mintzatu dira protagonistak: "pozarren gaude geu garelako aurten [...]

By | July 11th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Otxandioko txistulariek piztuko dute jaietako txupina

[BIDEOA] Iruñeako Txistu Alardea 2019

Uztailaren 9an, Iruñean ospatu zen Atzokoaren isladak, etorkizuneko indarra kontzertu osoaren bideoa duzue hemen. Grabaketa Navarra Televisión telebistak egina da. Eskuko programa informazio osoarekin hemen.

By | July 10th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Iruñeako Txistu Alardea 2019

[BIDEOA] Veronica Ferreirori omenaldia, 25 urtez Braulia erraldoia dantzarazi duen txistularia

Omenaldi hunkigarria eskaini zioten Veronica Ferreiro txistulariari Iruñean, Braulia erraldoia 25 urtez dantzarazi ostean. Aurreskua eskaini eta nola ez baltz bat dantzatuz esker ona agertu zioten asteartean, uztailak 9an, Udaletxeko plazan. Gogoratu beharra dago, San Ferminetako afitxa lehiaketan parte hartu zuen Txist-Jazz kartel gogoangarriko protagonista izan zela Ferreiro, Braulia erraldoiarekin batera. Omenaldiko irudiak Diario de Noticias de Navarra [...]

By | July 10th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Veronica Ferreirori omenaldia, 25 urtez Braulia erraldoia dantzarazi duen txistularia

[BIDEOA] Iruñeako erraldoi eta kilikien konpartsa dantzan jarri zuten txistulariek

Aitor Urkiza, Iruñeako Txistu Alardearen zuzendariak, kontzertua hasi aurretik, EHTEko logoa bordaturik zuen zapia oparitu zien Iruñeako erraldoi eta kilikilie. Ondoren, txistulariek Ibai ona jo eta konpartsa osoa dantzan jarri zuten. Aurtengo San Ferminetako unetxo hori bideo honetan jaso zuen Festaro.es hedabideak. 

By | July 10th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Iruñeako erraldoi eta kilikien konpartsa dantzan jarri zuten txistulariek

Txistulari aldizkaria: hamabosgarren alea eskura (1930)

EHTEk 1936ko gerraren aurretik publikatu zituen Txistulari aldizkariaren 10 aleak gure webean eskuragarri jarri ostean, garai horri dagozkion gainerako 21 aleak digitalizatu ditugu. Ondare hori eskuragarri jarriko dugu pixkanaka gure web gunean. Oraingoan hamabosgarren alea dakargu hona. Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927an jaio zen. Txistulari aldizkaria, berriz 1928ko martxoa-apirilekoa du lehenengo zenbakia. Aldizkaria gerrarekin bere jarduna eten eta berrabiatzerakoan hutsetik hasi zen, [...]

By | July 9th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Txistulari aldizkaria: hamabosgarren alea eskura (1930)