Txistugileek berrikuntzak aurkeztuko dituzte asteburuan Portugaleteko Folklore Azokan

Ekainaren 8an eta 9an ospatuko da Portugaleteko Folklore Azoka. Musika emanaldiak, tailerrak, dantza eta tresnagileen erakusketa izango ditu ardatz. Aurten nobebadeak ekarriko dituzte erakus mahaietara txistugileek.

Elai-Alai kultur elkarteak 14. Folklore Azoka antolatu du asteburu honetarako Portugaleten (Bizkaia). Kale animazioa, kontzertuak, dantza, hitzaldia, tailerrak eta azoka izango dira ekainaren 8an eta 9an. Egitarau oparoa izango da artisau, luthier eta elkarteen erakusketaren inguruan.

Azoka

Bi solairutan antolatuta 35 musika tresnagile izango dira elkarte eta artisau erakusmahaiekin batera.  Azokaren ordutegia 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30etara izango da larunbatean. Igandean berriz, arratsaldean ordu erdi lehenago itxiko dute.

Portugalete nobedadeak eramanngo dituztela aurreratu dute sarean bi txistugilek: Gancedo eta Ezpelak. Amurrioko txistugileak bi txistu modelo berri aurkeztuko ditu: Enbor eta Kimua. Txistu berriok hainbat berrikuntza dakarte itxura, afinazio eta soinuari dagokionez. Ezpelak berriz, fa, sol, la, sib eta do-ko txistu poxpolinak sortu ditu. Aiko-drums danbolin berritzaileak ere eramango dituzte azokara.

Bertan izango dira baita, Ethienne Holmblat txirula egilea eta Jean Badouim ttun-ttun egilea. Luthier guztien zerrenda hemen duzue.

Egitaraua