Argazkia: 2018ko Nafarroako Txistulari Gazteen Kontzertua.
Hirugarren urtez antolatu du Nafarroako EHTEk herrialdeko Txistulari Gazteen Kontzertua. Txorien xuxurlak izenburupean, kontzertuak narrazioa eta musika uzatartuko ditu ekainaren 21ean Iruñeako Udaletxe plazan.

Euskal Herriko Txistulari Elkarteko Nafarroako taldeak 3. Nafarroako Txistulari Gazteen Kontzertua aurkeztu du, ekainaren 21ean Iruñean taularatuko delarik. Emanaldiara herrialde osoko musika eskola eta txistu eskoletatik heldutako txistulari gazteak bilduko dira. Oholtzan musikari ezberdinez osatutako konboa izango dute lagun.

Kontzertutik harago joango da emanaldia, istorio bat kontatuko baitute musikaz lagundurik. Abiapuntua honakoa:
“Amak, txikia zela, gauero leihora hurbildu eta bere txistua bertan uzten zuen. Bazekien lehenago edo geroago txoriak etorriko zirela handik eta hemendik.
Txoriek urruneko nahiz inguruko istorioak kontatzen zizkioten, eta amak niri kontatu dizkit.
Txoriek kantua maite dute, txistuarena bereziki; horregatik, hamaika txistulariren soinu goxoari jarraituz, istorio ederrak bildu dituzte guretzat, eta guk hauetako batzuk kontatuko ditugu”.
Ekimenaren zuzendari lanetan Aitor Urkiza txistularia izango da. Narratzaile berriz, Amaia Elizagoien. Kontzertuak bat egingo du udako solstizioarekin eta Europako musikaren egunarekin.
Antolatzaileek kontzertuko egitaraua eta parte hartuko duten musika eskolen zerrenda aurreratu dute.
Egitaraua
¤ Itzaltzuko bardoa Benito LertxundiMold. Aitor Urkiza
¤ Maruxa Ismael Yagüe– Mold. Juanma Sáez – Urtzi Iraizoz

¤ Erraondo Herri doinua– Mold. Joaquin Lekunberri

¤ Ameriketara joan nintzen Herri doinua

¤ Axuri beltza Herri doinua– Mold. Jimmy Bidaurreta

¤ Txapela buruan Karlos Sanchez Ekiza
¤ Belatsarena Benito Lertxundi– Mold. Joaquin Lekunberri
¤ Izeia  Ismael YagüeMold. Joaquin Lekunberri
¤ Baga biga higa Mikel Laboa– Mold. Joaquin Lekunberri
¤ Artzaina Herri doinua– Mold. Karlos Sanchez Ekiza

¤ Aldapeko Herri doinua– Mold. Iñaki Dieguez – Aitor Urkiza
¤ Soka dantza Iñaki Otano– Mold. Aitor Urkiza
¤ Bautista Basterretxe Herri doinua– Mold. Jimmy Bidaurreta – Aitor Urkiza
¤ Zerua maitatzen Baloreak– Mold. Urtzi Iraizoz
Parte hartzaileak
Sarrigurengo Joaquin Lizarraga Ikastetxeko ikasleak, Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioko txistulariak eta honako musika eskoletako txistu ikasleak:
Burlata eta Atarrabiako Hilarion Eslava, Mutiloa, Noain, Sol#, Iruñeko Joaquin Maya eta Aralar, Barañaingo Luis Marondo, Uharte, Orkoien, Tafalla, Berriozar, Orreaga eta Bera.