Txistua musika bandarekin uztartu eta memoria historikoa landu zuten Portugaleten

Portugaleteko Txistu Zaleak eta Udal Musika Bandak bat egin zuten, Oroituz elkarteren ekimenez, memoria historikoa eta musika uztartu zituen kontzertua eskaintzeko: Oroimenaren Kontzertua.

Hirugarren urtez jarraian elkartu ditu Oroituz-ek, memoria historikoa lantzen duen elkarteak, Portugaleteko txistulariak eta Udal Musika Banda kontzertua eskaintzeko. Maiatzaren 19an izan zen aurtengoan, 19336ko guda oroitzeko musika-ariketa hunkigarria.

Emanaldiko azken obra, Oroitzapena izenekoa, azpimarratu nahi izan dute Txistu Zaleak elkarteko arduradunek. Obra, Carlos Santa Colomak sortu zuen. Portugaleteko txistularien enkarguz, Jose Ignazio Ansorenak moldatu eta Jabier Ituarte kontzertuko zuzendariak musika bandarako egokitu zuten emanaldi honetarako. Ikusgarri dantza taldeko dantzari baten laguntzaz eskaini zuten pieza, 36ko gudako “errepresaliatu eta erbesteratu guztien oroimenez”.

Egitaraua

Bideoa

Hementxe duzue Oroitzapena, Carlos Santa Colomaren pieza: