Espainiako Musikari Gazteen saria, Zukan hirukoarentzat

Zukan hirukoak eskuratu du Espainiako Concurso Juventudes Musicales izeneko lehiaketako lehenengo saria, ganbara musika atalean. Finala maiatzaren 12an ospatu zen Madrilgo Manuel de Falla Goi-mailako kontserbatorioan.

Jon Ansorena, Maria Zubimendi eta Gorka Catedianok osatutako Zukan hirukoak, Espainiako Gazteria Musikalak lehiaketa irabazi berri du. Ganbara sailean epaimahaiak 13 taldetatik 6 aukeratu zituen finala jokatzeko, maiatzaren 12an Madrilgo Manuel de Falla Goi-mailako kontserbatorioan. Txistu, akordeoi eta perkusioa darabilen taldeak lehenengo saria eskuratu zuen finalean.

40 urteko historia duen lehiaketak, 94. deialdia zuen honakoa. Maria Zubimendia akordeoi joleak Euskadi Irratiko Kultur Lehioan saioan adierazi duenez, lehiaketa nahiko klasikoa izan ohi zen, baina azken urteotan musika garaikideari leku egin diote.

Sari gisa, Zukanek lau gira egiteko aukera izango du Espainian, taldea baina ez dago geldirik eta asteburu hontean Roterdam-era (Holanda) joko du bere musika erakusten jarraitzeko.

Sariketaren inguruko informazio gehiago, Ritmo aldizkariaren artikulu honetan.

Zukan-i buruz gehiago jakiteko, irakurri honako albiste hau.