Maiatzaren 4arekin helduko da Itziarko Erromeria Eguna

Aurtengo Erromeria Eguna maiatzaren 4an ospatuko dute Itziarren (Gipuzkoa). Musika, bertsoak, dantzak, bazkaria eta afaria… egun osorako eskaintza izango da bertan, eta noski, txistulariak ere, bertan izango dira.

Urteroko zitari ezin hust egin eta badator Itziarko Erromeria eguna. Hitzordua maiatzaren 4ean dago jarrita, goizetik gauerako egitarau betearekin. Txistuak bere lekua izango du jai handi honetan, bertan parte hartuko baitute Hernani, Deba eta Azpeitiako txistulariek. Haiekin batera, Hernanitik etorritako dultzaineroakalbokariakfanfarrea eta Zubietako joaldunak arituko dira. Baita Tolosako dultzaineroak eta trikitilariak ere bertan izango dira: Ostolaza eta Rakel; Kris Solano, Ihintza Irizar eta Kristina Peña; Arandia anaiak; eta azkenik, Jagoba eta Naia.

Egitarau betea

Eguna goizeko 11etan hasiko da kalejirarekin. Jarraian, hamabitakoa izango da plazan. Vianako eta Itziarko dantzarien emanaldia12:15ean gozatu ahalko da. Ordu berean, Itziarko Bertso eskolak bertso saioa eskainiko du. Ondoren, ordu batetankalez-kale ibiliko dira musikariak. Ordu bi eta erdianbazkari legea egingo dute. Bazkarian parte hartzeko txartelak maiatzak 1erarte izango dira salgai.

Arratsaldean, 6etatik aurrera, erromeria izango da. Eta eguna bukatzeko, 21:30ean erromeri-afaria egingo dute trikitilariekin, “inguratzen den trikitilariak era librean” joko duelarik.