New txistu 1.0., partiturak eta audioak, on line

Txistulariontzat tresna berria dago sarean: New txistu 1.0. Jose Miguel Laskurain txistulari eta orkestra zuzendariak sortutako web gune berria da, txisturako partiturak deskargatu eta audioak entzuteko aukera ematen duena.

Partiturak online eskuratu eta entzutea ekeintzen duen web gunea sortu du Jose Miguel Laskurain txistulari eta orkestra zuzendari bergararrak. New Txistu 1.0. izena du proiektu berriak eta, beste musika tresnatan ohikoa den aukera eman nahi dio txistuari partiturak internet bidez erosi eta entzuteko.

31 partitura ezberdin eskaintzen ditu deskargarako Laskurainek bere katalagoan, baina pixkanaka handitzen joatea du xedea. Askotarikoak dira genero aldetik: kalejirak, dantzak, ganbara musika, zine musika, euskal kantak eta ume kantak. Jatorri ezberdinetako doinuak topatu ditzakegu eta baita musika talde ezberdinetarako egokituak ere: txistu eta piano bikorako, harizko taldea eta txistua, konboa eta txistua…  Moldaketa guztiak Laskurainek berak egin ditu.

Partiturak  entzugarriak dira, audioak modu librean entzun baitaitezke webean. Partiturak deskargatzeko berriz, ordaindu beharra dago.

Gehiago jakiteko New Txistu 1.0. web gunea bisitatu dezakezue helbide honetan: newtxistu.simdif.com.