Juan Mari Beltranek jasoko du aurtengo Truco saria

Juan Mari Beltran musikari eta ikerlaria

Pirineoetako Musika eta Kultura Jaialdiak, Juan Mari Beltran txistulari eta musikariari emango dio 2019ko Truco saria. Erabaki honekin, Beltran Euskal Herriko herri musikaren alorrean duen berebiziko garrantzia azpimarratu nahi izan dute.

23. urtez antolatu dute Jacetaniako (Espainia) eskualdean Pirinioetako  Musika eta Kulturen Jaialdia, zeinak Frantzia, Katalunia, Euskal Herria eta Aragoiko kulturak barne biltzen dituen. Jaialdiaren baitan urtero Truco izeneko saria ematen zaio norbanako edo entitate bati, Pirineoetako kulturen alde egindako lanagatik. Aurten, uztailaren 6 eta 7an Hechon (Aragoi, Espainia) izango den hitzorduan, Juan Mari Beltran musikaria saritzea erabaki dute, “euskal herri musikaren alorrean figura garrantzitsuenetako bat”.

Antolakuntzak Beltran “ezinbesteko” horietako bat dela deritzo eta bere ibilbide osoaren errepasoa egin du sari ematea jakiterakoan. Txistua eta klarinetea joz hasi zuen bere ibilbidea eta lan andana egin du txalaparta eta albokaren alorrean. Makina bat euskal musika tresna jotzen ditu eta hainbat taldeetan ibilia da, hala nola: Sustraiak, Azala, Txanbela… eta baita bakarlari gisa. Bikotea osatuz Joxean Goikoetxea soinujolearekin ere zenbait disko kaleratuak ditu. Herri Musikaren Txokoa sortu zuen eta historiara pasa diren Euskal Herriko Soinutresnak dokumentala eta diskoa. Zenbait liburu eta partitura bilduma argitaratuak ditu. Transmizioan eta bilketan lan erraldoia egin du eta egiten dihardu Juan Mari Beltran Argiñena.