Maiatzaren 4arekin helduko da Itziarko Erromeria Eguna

Aurtengo Erromeria Eguna maiatzaren 4an ospatuko dute Itziarren (Gipuzkoa). Musika, bertsoak, dantzak, bazkaria eta afaria... egun osorako eskaintza izango da bertan, eta noski, txistulariak ere, bertan izango dira. Urteroko zitari ezin hust egin eta badator Itziarko Erromeria eguna. Hitzordua maiatzaren 4ean dago jarrita, goizetik gauerako egitarau betearekin. Txistuak bere lekua izango du jai handi honetan, [...]

By | April 30th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Maiatzaren 4arekin helduko da Itziarko Erromeria Eguna

Txistulari banda zuzentzeko ikastaroa, online

Jose Migel Laskurain txistulari eta orkestra zuzendariak txistu banda bat zuzentzen ikasteko ikastaroa eskaintzen du on line. Aukera berria hau, newtxistu web orria osatzera dator. Txistulariontzat tresna berria jarria du sarean Jose Migel Laskurain orkestra zuzendari eta txistulari bergararrak. Proiektua New Txistu 1.0. gisa ezagutzera eman du. Orain arte partiturak eta audioak eskaini baditu, orain [...]

By | April 29th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Txistulari banda zuzentzeko ikastaroa, online

[AUDIOA] Zukan hirukoa RTVEko Radio Clasican

Zukan taldeko kideak Espainiako irrati publikoan izan ziren atzo, apirilak 25, Cafe Zimmermann saioan. Elkarrizketa eskaintzeaz gain, Jon Ansorena txistulariak, Maria Zubimendi akordeoilariak eta Gorka Catediano perkusio joleak osatzen duen taldeak, zuzenean jo zituen Mikel Chamizoren Lantz eta Frederic Rzewski musikagilearen To the Earth obraren zati baten moldaketa. Hona hemen saio osoa entzungai: Saioaren inguruko informazio gehiago hemen. Zukani [...]

By | April 26th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [AUDIOA] Zukan hirukoa RTVEko Radio Clasican

Garikoitz Mendizabal Libanoko Orkestra Nazionalarekin arituko da Beiruten

Garikoitz Mendizabal txistulariak, Libanoko Orkestra Nazionalarekin batera kontzertua eskainiko du Beirut hiriburuan maiatzaren 3an. Garikoitz Mendizabal zeztoarrak obra bat estreinatuko du maiatzaren 3an Beiruten: Nadey Hakim musikagile libanoarrak sorturiko Orkestra eta txisturako kontzertua. Libanoko Orkestra Nazionalarekin eskainiko duen emanaldian, Xabier Zabalaren Irria obra joko du baita.

By | April 26th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Garikoitz Mendizabal Libanoko Orkestra Nazionalarekin arituko da Beiruten

Gasteizko Dantza Plazan denboraldi berria aurkeztu dute

Argazkia: 2018ko iraileko emanaldia Salburuako Ataria Maiatzaren 3tik irailaren 6ra bitarte, 10 Dantza Plazan eskainiko ditu Gasteizko Udal Folklore Akademiak Arabako hiriburuan. Dantza Plazan emanaldien denboraldi berria aurkeztu dute Gasteizko Udal Txistulariek eta Folklore Akademiak. 10 saio eskainiko dituzte maiatzaren 3an hasi eta irailaren 6rarte. Emanaldi hauekin herritarrak dantzara gonbidatu nahi dituzte antolatzaileek "euskal dantza [...]

By | April 25th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Gasteizko Dantza Plazan denboraldi berria aurkeztu dute

[BIDEOA] Bihotzari omenaldia Urduñan

Pantaleón Aginaga Olabarria Bihotza txistularia omendu zuten Urduñako(Bizkaia) Getxa Goi txistu taldeak eta Bihotza konpartsak bere heriotzaren 110. urteurrenean. Ekitaldiko irudiak dakartzagu hona, otsailaren 17koak dira. Omenaldiaren nondik norakoan eta Bihotza nor izan zen azaldu digu Xabier Egiluzek honako artikulu honetan.  

By | April 24th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Bihotzari omenaldia Urduñan

Omenaldi hunkigarria

Bizkaiko Urduña hiritik igortzen digu Xabier Egiluz Isusik artikulu interesgarri hau. Bertan Bihotza aurkezten digu, iraganean txistulari garrantzitsua eta egun hiriko ikono dena. Abiapuntua, otsailaren 17an Getxa Goi txistu taldeak eta Bihotza konpartsak eskainitako omenaldia da. Artikulua jatorrizko hizkuntzan argitaratzen dugu hemen.     

By | April 24th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Omenaldi hunkigarria

[BIDEOA] Umorez eta txistu doinuz beteko da kripta, maiatza eta ekaineko ostegunetan

Donostiako Udalaren Txistu taldeak Umorezko Kontzertuei ekingo die berriro, ostegunero, maiatza eta ekainean, Donostiako Udaletxe zaharreko kriptan, 19:00etatik aurrera.  Hori iragartzeko honako irudiak jarri ditu sarean:  

By | April 23rd, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Umorez eta txistu doinuz beteko da kripta, maiatza eta ekaineko ostegunetan