Kankinkabara taldea berdegunera aterako da

Bermeoko Kankinkabara txistu taldea joko zelaira salto egingo du apirilaren 13an, ez baina praka motzetan baloiara astintzeko asmoz, baizik eta txistua eskuan partidari soinu banda jartzera.

Apirilaren 13an Gernikako futbol zelaian, etxekoen eta Mirandes taldearen arteko norgehiagokari hasiera emateko, Kankinkabara txistu taldeko kideak berdegunera irtengo dira. Bermeoko txistu taldeak partida hasi baino hamar minutu arinago bi doinu joko ditu zelaian. Lehena, Gernika Club taldearen lehenengo ereserkiaren txisturako moldaketa berria izango da, jatorrizkoa Teodoro Makazagak konposatu zuen pianorako. Bigarrena, Gregorio Solabarrieta musikagile bermeotarrak sortutako Club Deportivo Mirandes izango da. Txistulariek omena egingo diote horrela herrikide izan zutenari.

Ekitaldiak badu bere garrantzia, izan ere, Gernika futbol taldeak ez du bere aintzinako ereserkiaren inongo grabaketarik eta eguna horretarako ere probestuko dute, Oizmendi telebistako kideak bertan izango dira grabaketa hori burutzeko.