Martxoak zortzi

Egunarekin bat eginez, eduki batzuk berreskuratu nahi izan ditugu: elkarrizketa bat, zutabe bat eta bi bideo. 

Lehenik, Txistulari aldizkariko 241. alean kaleratutako elkarrizketa dakargu. 2015eko zenbaki horretarako Leire Goñik Elena Perez, Idoia Kareaga eta Maiteder Olano txistulariak elkarrizketatu zituen Solasean ataleanElkarrizketa horrela hasten zuen Leire Goñik: “hiru emakume txistulari elkartu ditugu oraingoan. Edo, besterik gabe, hiru txistulari. Ez diote zentzurik ikusten gizon eta emakumeen arteko bereizketa egite horri. Eta aria-arian, solasean, txistuaren egungo mapa mundia harikaldu dute.

Txistulariak gara, danbolinteroak gara eta euskarak, gainera, ez dauka generorik!” aldarrikatzen zuten solasaldian. Eibartarrak, barakaldarrak eta gernikarrak hainbat izenburu utzi zizkiguten elkarrizketa interesgarrian. Elkarrizketa osoa hemen irakur dezakezu.

Emakume musikagileak

Bigarrenik, Jon Baguesen zutabe bat dakargu. Txistulari aldizkariko 252. zenbakian argitaratua. Bertan, Eresbileko zuzendariak gure historian izandako emakume musikagileen errepasoa egiten zuen Mujeres compositoras en el txistu izenburupean, gutxitan mintzagai dugun gaia jarri nahi izan zuen mahai gainean, gogoeta egiteko balia genezakeena.

Artikulua hemen duzue irakurgai jatorrizkoan, gazteleraz.

Azkenik bi bideo berreskuratu nahi izan ditugu. Batetik, Lekeitioko emakume txistularien kalejira, web honetan argitaratu genuena, eta bestetik, Aitor Gorostizak erakutsi diguna, 1921ko Santurtziko emakumeen aurreskua.  “Santurtziko arraunlariek, garai hartan entzute handikoak, Abrako traineru estropadak irabazi zituzten, 1921eko irailaren 11n. Garaipena ospatzeko, Santurtziko Udalak festa handia antolatu zuen. Ekitaldietako bat aurreskua izan zen, herriko neska batzuk arraunlarien omenez dantzatu zutena“.