[BIDEOA] Durangaldeko Txistularien Eguneko Kontzertua

Martxoaren 23an eta 24an Durangaldeko Txistularien Eguna ospatu zen. Juan Antonio Aromak hainbat bideo helarazi dizkigu 24an eskainitako kontzertuaren eta kalejiraren irudiekin. Bideo guztiak gure youtube kanalean dituzue ikusgai. Gehiago jakiteko irakurri honako berria hau.

By | March 29th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Durangaldeko Txistularien Eguneko Kontzertua

[ARGAZKI GALERIA] Sopelako Txistu Eguna eta Batzar Orokorra

Martxoaren 16an Sopelan (Bizkaia) ospatu zuen EHTEk urteko Batzar Orokor Arrunta eta Txistulari Eguna. Bertan jasotakoa, Andoni Cortijoren begiradatik, honako argazki aukeraketa honetan.

By | March 29th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [ARGAZKI GALERIA] Sopelako Txistu Eguna eta Batzar Orokorra

[BIDEOA] Amaia Aroma Lejarretari omenaldia Sestaon

Sestaoko Eusko Lorak dantza taldeak domina eta omenaldia eskaini zizkion Amaia Aroma Lejarreta txistulari durangarrari pasa den martxoaren 23an. Egun horretako irudiak helarazi dizkigu Juan Antonio Aromak. Gehiago jakiteko irakurri albiste hau.

By | March 28th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Amaia Aroma Lejarretari omenaldia Sestaon

43 txistulari gazte arituko dira lehian Hernanin larunbatean

Argazkia: Txilibita Hernaniko taldea, 2018ko lehiaketan. Asteburuan Hernaniko Txistulari Jaialdiaren 14. edizioa ospatuko da, larunbatean 43 txistulari gazte lehiatuko dira eta igandean topaketa burutuko dute. 14. Txistulari Jaialdia antolatu dute Hernanin Leokadisti Txistu Taldea eta Goizetik Txistu Bandak, EHTEren laguntzarekin. Larunbatean Txistulari Gazteen lehiaketa izango da eta igandean berriz, Topaketa. Lehiaketa Aurtengoan 43 txistulari arituko [...]

By | March 28th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on 43 txistulari gazte arituko dira lehian Hernanin larunbatean

Kankinkabara taldea berdegunera aterako da

Bermeoko Kankinkabara txistu taldea joko zelaira salto egingo du apirilaren 13an, ez baina praka motzetan baloiara astintzeko asmoz, baizik eta txistua eskuan partidari soinu banda jartzera. Apirilaren 13an Gernikako futbol zelaian, etxekoen eta Mirandes taldearen arteko norgehiagokari hasiera emateko, Kankinkabara txistu taldeko kideak berdegunera irtengo dira. Bermeoko txistu taldeak partida hasi baino hamar minutu arinago [...]

By | March 27th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Kankinkabara taldea berdegunera aterako da

Ablitas, Mugarik gabeko Txuntxuneroen hurrengo geltokia

MGTko txistulariek deialdi berria zabaldu dute apirilaren 7rako Nafarroako Ablitas herrira joateko. Kalez kale herria alaitu ostean bazkaria egin dute. Apirilaren 7rako hitzordu berri baten berri eman dute MGTko kideek. Goizeko 10etan elkartuko dira Ablitas (Nafarroa) herriko aparkalekuan. Bertatik abiatuta kalejirarekin hasteko. 11:15ean geldialdia egingo dute txzistulariek hamaiketako batekin indar berritu eta kalez kale txistu doinuak [...]

By | March 26th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Ablitas, Mugarik gabeko Txuntxuneroen hurrengo geltokia

Txistulari Topaketa berri bat jaio da Arabako Oion herrian

Argazkia: Irule kultur elkartea Aurrenekoz Oinonen, Txistulari Topaketa prestatu dute. Horren berri Jose Luis Cantabrana txistulariak ematen digu ondoko idatzian. Arabak ere badauka zer esana txistulari mugimenduari dagokionez. Hurrengo igandean, martxoak 31, Oion herrian, Irule Kultur Elkarteak sustatuta, Euskal Herri mailako txistulari topaketa bat izango da. Hainbat urte ideia berberarekin ibili ondoren,  aurrera eramatea erabaki zen,  [...]

By | March 25th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Txistulari Topaketa berri bat jaio da Arabako Oion herrian

Amaia Aroma Lejarreta txistulari aintzindariari domina eskainiko dio Eusko Lorak

Duela 60 urte, Amaia Aroma Lejarreta Bilboko Aste Nagusiko txistu kontzertuan txistua jo zuen. Egun horretan historia egin zuen, bera izan baitzen lehen emakume txistularia kontzertu batean parte hartzen. Hori oroituz eta txistuaren munduan egindako lanari aitortza egin guran, domina eskainiko dio Eusko Lorak dantza taldeak. Sestaoko (Bizkaia)  Eusko Lorak dantza taldeak 62. urteurrena ospatzen ari da. [...]

By | March 22nd, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Amaia Aroma Lejarreta txistulari aintzindariari domina eskainiko dio Eusko Lorak