Bilaka kolektiboko musikariak; dinamika berri bat dantzaldientzat

Argazkiak eta bideoa: Bilaka kolektiboa Baionatik datorren proposamena da Bilaka kolektiboa. Dantzariak eta musikariak biltzen dituen proiektuaren baitan, Bal dantzaldiak ematen hasi dira, euskal dantzak eta europarrak eskainiz. Hurrengo hitzordua Lapurdiko hiriburuan izango da otsailak 22an. Euskal Herriko dantzaldi herrikoien inguruan dinamika berri bat bultzatu nahiean, Bilaka kolektiboko musikariak Bal dantzaldiak eskeintzeari ekin zioten urrian. [...]

By | February 20th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Bilaka kolektiboko musikariak; dinamika berri bat dantzaldientzat

[BIDEOA] Txistu jazz: Episodios urbanos

Bilboko Udal Txistu Bandak Txistu jazz proiektua aurkeztu zuen Euskaldunan kontzertuan. Emanaldi horretako Episodios urbanos pieza jasotzen du ondorengo bideoak. Musikaren egilea Eduardo Moreno da. Txistu jazz proiektuari buruz gehiago jakiteko irakurri berri hau.

By | February 19th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Txistu jazz: Episodios urbanos

Joan zaizkigu

Bi txistulariren heriotzaren berri izan dugu eguotan; Mallabiako Emilio Pradera Arregi eta Barakaldoko Iñaki Garcia Bringas zendu dira. Otsailaren 12an 62 urte zituela utzi gintuen Iñaki Garcia Bringas txistulari barakaldarrak. Hilak 15 egin zitzaion azken agurra Barakaldoko (Bizkaia) Done Bikendi elizan. Beste oroitzapenen artean, 14 urte zituela txistulari lehiaketa bat irabazi zuen, prentsak horrela jaso [...]

By | February 19th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Joan zaizkigu

Txistuak badu lekua EIJOn

Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestran (EIJO) aurrenezko txistua izango da. Otsailean egin ziren azterketen ostean, Unax Rodriguez txistulariak eskuratu du plaza jazz orkestra honen baitan. Bosgarren denboraldiari ekin dio EIJOk eta berrikuntza garrantzitsuekin, izan ere, lehengo aldiz euskal musikatresneei lekua ematea erabaki dute. Otsailan egin diren proba saioen ostean, Unax Rodriguez txistulariak, Mikel Azagirre albokariak eta [...]

By | February 18th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Txistuak badu lekua EIJOn

Kontserbatorioa eta txistu banda albiste dira Iruñean

Nafarroako Gobernuak 25 urtean lehenengoz oposaketa ireki du Kontserbatorioan. Ekainak 13an hasiko diren azterketetan txistuko plaza jokoan izango da. Bestetik, Iruñeako Udalak, hiriburuko txistu taldearekin zuen emanaldi kontratua berritu du, urtarrilaren 31a arte izango da indarrean. Hogeita bost urte ziren Nafarroan oposaketari ez zela egiten Goi Mailako Kontserbatorioan. Deialdi garrantzitsua ireki du beraz, Nafarroako Gobernuak, Musika [...]

By | February 15th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Kontserbatorioa eta txistu banda albiste dira Iruñean

[BIDEOA] Pepe eta Elias Elizalde

Elias eta Pepe Elizalde Mañueta txurrerian zortziko bat jotzen jasotzen dituen bideoa da honakoa, Migel Jabier Uremenetari omena egiten diote.  

By | February 14th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Pepe eta Elias Elizalde

[BIDEOA] Euskal Barrokensemble, disko berriaren aurrerapena

Enrike Solinis gidatzen duen Euskal Barrokensemble taldeak disko berriaren aurrerapen bideo hau sarean jarri du. Sabin Bikandi txistulariak eta Mixel Etxekopart xirulariak parte hartzen duten lan berri hau, Juan Sebastian Elkanoren figuraren inguruan garatutako proiektua da.

By | February 14th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Euskal Barrokensemble, disko berriaren aurrerapena

Hego haizeak, ipar doinuak ikuskizuna berriro ikusgai

2018ko urriaren 6an Zugarramurdiko leizean emateko sortu izan zen Hego haizeak, ipar doinuak ikusgarria berriro ere taularatuko du Donostiako Udal Txistu Taldeak dantzariz, abesbatzez eta abeslariz lagunduta. Hitzordua Doneztebeko pilotalekuan izango da otsailaren 16an. Erreka Dantza Taldea,  Mendi eta Mendi Ttiki abesbatza, Pauline & Juliette, Jon Itçaina eta Guy Saldubehere abeslariak ondoan izango ditu Donostiako Udal Txistulari taldeak, berriro Hego haizeak, ipar doinuak ikuskizuna oholtzara eramateko. Hitzordua [...]

By | February 13th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Hego haizeak, ipar doinuak ikuskizuna berriro ikusgai