Lehiaketa eta topaketa uztartuz, badator Hernaniko Txistu Jaialdia

Txistulari Gazteen lehiaketa eta Txistularien Topaketak osatzen dute Hernaniko 14. Txistulari Jaialdiaren mamia. Martxoaren 30 eta 31n ospatuko den jaialdiak jada irekia du izen ematea.

Hamalaugarren urtez antolatu dute Hernaniko Txistu Jaialdia elkarlanean EHTEk eta Hernaniko Leokadisti eta Goizetik txistu taldeek Musika Eskolarekin batera. Osagaiak Txistularien Topaketa eta Gazte Txistularien Lehiaketa izango dira. Martxoak 30ean lehia eta 31an topaketa izango da.

Parte hartzeko gonbidapena zabaldu dute antolatzaileek, izen emateko epea martxoak 20 bukatuko dela ohartaraziz.

Egitaraua

Topaketako partiturak

1.txistua

2.txistua

silbotea

Dokumentuak

Lehiaketako oinarriak.

Izen ematea.

Gonbidapena.