Txistu Egunerako eta Batzar Orokorrerako jakin beharreko guztia

Martxoak 16an Sopelan (Bizkaia), Euskal Herriko Txistu Elkarteak urteroko Batzar Orokor Arrunta eta Txistu Eguna antolatu ditu. Zehaztasun guztien berri hemen duzue.

Egitaraua

Txistularien elkarretaratzearekin hasiko da eguna, 9:15ean San Pedro elizaren aurrean. Jarraian goiz deiarekin txistu doinuak herrian barreiatuko dira. Batzar Orokorra 10:15ean hasiko da, bigarren deialdiarekin kultur etxean. Behin bilera bukatuta, hamaiketakoa eta berriz kalez kale arituko dira txistulariak.

Udaletxean, berriz, 12:30ean agintarien harrera ekitaldia gauzatuko da. Ordu erdi beranduago Udaletxe plazan kontzertuaeskainiko dute txistulariek. Ondoren, 14:30ean Urdulizera abiatuko dira txistulariak, bertan, Txozna jatetxean bazkari legea egiteko.

Partiturak

Egunean zehar, bai kontzertuan zein kalejiran, joko diren piezak honako loturan dituzue. Deskargatzeko beharrezkoa da web gunean erregistratuta egotea. Bestela, komunikazioa@txistulari.eus helbidean eska ditzakezue.

Egunean bertan partiturak banatuko zaizkie parte hartzaileei, ohi legez. Fa-ko txistuak eta sib-eko silboteak erabiliko dira.

Bazkaria

Batzarrera eta txistularien egun honetara etortzeko asmorik baldin baduzu, dei egizu Errenteriako egoitzara (943 528 613) ala idatzi txistulari@txistulari.eus helbide elektronikora, otsailaren 28a baino lehen. Bazkariaren prezioa 25€koa izango da. Ordainketa egiteko elkarteko ohiko kontu zenbakietan egin behar da, izena eta abizena adieraziz. Bazkarira joateko autobus zerbitzua izango da.

Garraioa

Autobus zerbitzua izango da, ibilbide honekin: Iruñea (El Sadar)6:30,  Donostia (Pio XII) 7:40, Zarautz (barrera) 8:00, Durango (barrera) 8:35 eta Sopela 9:15. Horretarako, ezin bestekoa izango da aurrez izena ematea otsailaren 28a baino arinago.

Sopelara metroz joateko aukera dago, probestu aukera hori baita.

Dokumentuak

Batzar Orokor Arruntean aurkestuko den 2018 Balantzea eta 2019rako Aurrekontua hemen duzue eskuragarri webean erregistratutakook. Baita deialdia ere zehaztasun guztiekin, lotura honetan.

Bazkide izan arren, webean erregistratuta ez badazude eta dokumentuok eskuratu nahi badituzu idatzi komunikazioa@txistulari.eus helbidera.