Joan zaizkigu

Bi txistulariren heriotzaren berri izan dugu eguotan; Mallabiako Emilio Pradera Arregi eta Barakaldoko Iñaki Garcia Bringas zendu dira.
Otsailaren 12an 62 urte zituela utzi gintuen Iñaki Garcia Bringas txistulari barakaldarrak. Hilak 15 egin zitzaion azken agurra Barakaldoko (Bizkaia) Done Bikendi elizan. Beste oroitzapenen artean, 14 urte zituela txistulari lehiaketa bat irabazi zuen, prentsak horrela jaso zuen:
Otsailaren 18an berriz, heriotza etorri zitzaion Emilio Pradera Arregi Mallabiako (Bizkaia) txistularia eta organojoleari, 92 urte zituela. Azken agurra hilak 19an izan zen, Mallabiako Andra Mari elizan. Felipe Zelaieta txistulari eta bertsolariak liburua argitaratu zuen Emilio Praderaren bizipenak bilduz. Hemen ikus dezakegu Felipek egin zion elkarrizketa: