Bihar, otsailak 13 asteazkenez, Txistu Jazz kontzertua emango dute Bilboko Udal Txistulariek, horren aurrerapen gisa bideo bat plazaratu dute. Bertan entseguaren lagin bat ikus eta entzun dezakegu, Euskalduna Jauregira 19:30ean bertaratzeko gonbidapenarekin batera.

Proiektu honi buruz gehiago jakiteko irakurri berri hau edo eta kontsultatu gure agenda.