Argazkia: Pepe Elizalde, Pedro Tirapu eta Koldo Martin zenarekin.

Atzo goizean, otsailak 11, Jose Pepe Elizalde zendu zen Iruñean, Nafarroako Ospitalean, 66 urte zituela. Bihar, arratsaldeko zazpietan azken agurra izango du, San Fratzisko Xabierren elizan. Txistulari eta medikua zenaren inguruko mezuak ugari zabaldu dira prentsan eta sare sozialetan.

Pepe Elizalde Fernandéz duela 66 urte jaio zen Iruñean. Txistulari fin eta gogotsua, Mugarik Gabeko Txuntxuneroak taldeko sortzaileetako bat izan zen. Zortzi urterekin ekin zion txistuari, Policarpo Garai maisuaren ikasle izan zelarik. Txistularien artean oso maitatua izan zen. Bere hurbilekoek bere gizatasuna eta alaitasuna azpimarratu dizkigute. Bere burua hiriko juglare gisa definitzen zuen.

Elizalde mediku ezaguna ere bazen, duela bi urterarte Nafarroako transplanteen alorreko kordinatzaile postua bete zuen. Kardiologoa eta zirujaua, 2017an istripua izan zuen frontoian jolasean ari zela, hori dela eta lana behin betiko utzi behar izan zuen.

Izan ere, Elizaldek beste alor askoren artean pilotaria ere izan zen, Pedro Tirapu ezagunarekin zestapuntan bikote izandakoa. Perretxikoen alorrean ere, maila altuko aditua zen. Bere umorearen erakusagarri, Patxi Rodriguez txistulariak  Peperen esaldi hau ekarri digu gogora: “perretxiko guztiak jangarriak dira, batzuk baina, behin bakarrik”.

Iruñeako txurro denda mitikoko sortzailea izan zen bere aitona: Mañueta eta bere ama Paulina Fernandezek eta familia negozioarekin jarraitzen dute egun, hiriaren historiaren parte direlarik.

Elizalde organoen dohaitzarekin konprometituta egon zen oso bere bizitzan, eta heriotzan ere konpromiso horri heldu dio. Txistuaren eta medikuntzaren mundutik ugariak izan dira dolu mezuak egunotan.

Prentsan

Noticias de Navarra

Diario de Navarra

Navarra.com