Pepe Elizalde txistulari eta MGTko sortzailea zendu da

Mediku eta txistulari gisa ezaguna, Pepe Elizalde Fernandez hil da. Mugarik Gabeko Txuntxuneroak taldeko bultzatzaile eta sortzaile besteak beste.

Jose Pepe Elizalde txistulariaren heriotzaren berria dolu mezuen artean zabaldu da txistularien artean. Kardiologoa eta zirujaua, Nafarroako transplanteen koordinatzaile gisa ziharduen. Txistularia, Mugarik Gabeko Txuntxuneroen sortzaileetako bat izan da.

Gure aldizkariaren azken alean, Txistulari 253, Saski Naski alean agertu zen. Izan ere, Iruñeako Mañueta txurreria famatua, bere aititeak ireki baitzuen 19.mendean.