EHTEk 1936ko gerraren aurretik publikatu zituen Txistulari aldizkariaren 10 aleak gure webean eskuragarri jarri ostean, garai horri dagozkion gainerako 21 aleak digitalizatu ditugu. Ondare hori eskuragarri jarriko dugu pixkanaka gure web gunean. Oraingoan hamahirugarren alea dakargu hona.

Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927an jaio zen. Txistulari aldizkaria, berriz 1928ko martxoa-apirilekoa du lehenengo zenbakia. Aldizkaria gerrarekin bere jarduna eten eta berrabiatzerakoan hutsetik hasi zen, horregatik bi garai bereizten ditugu: gerra-aurrekoa eta ostekoa. Oraingoan, garai horretako 13. alea dakargu hona.

Gerra aurreko lehenengo ale guztiak digitalizatu ditugu, eta pixkanaka webean, bazkideen esku jarri ditugu, orotara 31 ale.

Hamahirugarren zenbakia

1930eko martxoa-apirilari dagokion alea da Txistulari Aldizkariko 13. zenbakia. Argitalpena, Azpeitiako txistulari eta dantzei buruzko artikulu batekin hasten da. Luis Landek 1877an idatzitako frantsez testuaren gaztelaniazko itzulpena da. Jarraian euskaraz idatziriko kontakizun bat dator: Txistularia eta txistua.

Zuberoako dantzak ditu gai Martin Angiozarrek sinatutako  Danzarines suletinos lanak eta ondoren, olerki bat eta elkartearen erabaki baten berri jasotzen da labur. Bernardo Estornes Lasak sinatuta Erronkariko azken txuntxuneroari ekaintzen zaio hurrengo artikulua.

Literatura eremura jota, Bixente el txuntxunero ipuina eta El zortziko olerkia argitaratzen dira, Manuel Inboluzketa eta Francisco Aretxabalaren eskutik.

Gasteizera bidean jartzen gaitu berriz, Estampas vitorianas, los txistularis de ayer y los de hoy artikulu zabalak. Egilea, Julio OtxoaJarraian, hitz batzuk eskaintzen zaizkio hil berria zen Escolastico Ezenarro bilbotar dantza maisuari. Txokolo ezizeneko musikari bati eskeintzen zaizkio hurrengo lerroak, Jose Alberdiren lumatik.

Zabal jasotzen da elkarteko lehen lehendakariordea zendu izana, Benito Albeniz zena, bere argazkia ere jasoz. Ondoren, ezpatadantza, aurreskua eta danbolina da mintzagaia Aristides Artiñanok idatzia. Bukatzeko ohiko Cabos Sueltos  sailean berri laburrak eta La moral vasca  izeneko editorialak bukatutzat ematen dute aldizkaria.

Musika atala

Ale honetan  San Juan zortziko ezagunaren Urteagaren harmonizazioa argitaratzen da, A. Lizasok eginiko fandango eta arin arin banarekin eta Juan Gorostidiren Narotasun izeneko minuetoarekin batera. Bitxikeri gisa aipatzea, kasu honetan silbote terminoaren ordez 3.txistua darabiltela.

Benetako altxorra, datu interesgarriz eta bitxikeriaz betea, bazkide guztien eskura pdf formatuan deskargatzeko aukerarekin. Benetako oparia.

Aldizkaria ikusteko klikatu hemen (soilik erregistratutako bazkideentzat eskura).


Bazkide egiteko, bidali zure datuak txistulari@txistulari.eus-era.

Bazkide egiteko informazio gehiago hemen.

Bazkidea bazara, baina ez bazaude web gunean erregistratuta, idatzi komunikazioa@txistulari.eus-era