[IRUDITAN] Korapilo txistu-txaranga Dulantzin

Pasa den otsailak 3an, Korapilo txistu-txaranga Dulantzin (Araba) izan zen, Arai konpartsako bi erraldoirekin batera, hotzari aurre eginez. Eguneko irudiak bidali dizkigute taldekideek.

Abetxuko (Araba) herrian sortutako taldea da Korapilo txistu-txaranga. Bertako txistulariek, Jose Luis Cantabrana txistulariaren eskutik taldea zabalduz joan ziren; trikitixak, metalak, perkusioak e.a. txistuari gehituz.