MGTko piratok, Tafalla abordatzera!

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek begimugan jarri dute Tafalla (Nafarroa). Otsailak 10erako hitzordu ezin bereziagoa antolatu dute, ohiko elementuezgain antzerkia, piratak, olerkia eta kantua uztartuko dituzte. Parte hartzeko azkar ibili, otsailak 1ean bukatzen baita izena emateko epea.

Jose Delgado Espronceda poeta espainiar ezagunak lotura izan zuen Tafallarekin, bertakoa baitzen bere aitona eta bertan bere familiak etxea izan baitzuen, egun ere zutik dena. Olerkariaren lan ezagunenetakoa Pirataren abestia deritzona da: “con cien cañones por banda, viento en popa, a toda vela…”. Espronceda jaio zeneko 211. urteurrena betetzen dela ospatuz eta Tafallarekin zuen lotura gogoratuz hitzordu berezia prestatu dute MGTko kideek. Antzerkia, olerkia eta kantua ohiko elementuei gehituko zaizkie, gainera, pirataz mozorrotuta egingo dute hau dena.

Esproncedaren kantuari euskal jatorriko beste bat gehituko diote, Kapitain pilotu. Kantua, ohiko txistu kalejirak eta dantzak ere izango dira hitzorduan, txistularieei baina, Tafallako antzerki taldeko kideak batuko zaizkie, aktore lanak eginez eta nahasketa berezi hau borobilduz.

Egitaraua

Udaletxeko plazan elkartuko dira parte hartzaileak 10:30ean. Ordu laurden geroago Alkartetxean hamaiketakoa egingo dute. Indarrak bilduta, 11:30etan kalez kale ekingo diote doinuak zabaltzeari. Nafarroa plazan jauziak 14:00etan. Bazkari legea 15:00ak aldera egingo dute Erriberrin.

Izen ematea beharrezkoa da, azken eguna otsailak 1 izango delarik. Horretarako whats-app edo e-mailez egin daiteke: 640 564 504 telefono zenbakian edo acortijy@gmail.com helbide elektronikora idatziz.

Partiturak

Hemengo loturan dituze eskura.