Oholtzako kirioak mendean hartzeko liburua

Urko Arozena txistulariak musikariek kontzertuetan izaten dituzten urduritasunei heldu die, euskaraz eta gaztelaniaz publikatu berri duen liburuan. Kirioak mendean hartzeko estrategiak proposatzen ditu lan honetan.

Txistularia, Musikenen irakasle eta entrenamendu mentala izeneko web orrialdearen sortzaile Urko Arozena Mugika(Oiartzun 1971) musikariak, liburua idatzi eta argitaratu berri du. Autoekotzitako lanak Besteon aurrean, zure onenean izenburua darama eta musikariei zuzenduta dago. Autoreak kontzertuen aurrean musikariek izan ohi dituzten urduritasunei heltzen die, eta horiek kudeatzeko estrategiak proposatzen ditu. Estrategi hauek aurrera eramateko “hiru pausu eraginkor” aurreikusten ditu egileak.

Liburua jada salgai dago 10€ko prezioan, eta bi edizio ditu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

Entrenamendu mentalaren alorrean eta bereziki musikariei zuzenduta ikastaroak ematen ere badihardu Urko Arozena.  Gai hauen inguruan gurean ere idatzi izan du, Txistulari 253 aleak dakarren Kontzertuan disfrutatuaz artikuluan adibidez.