Nor ote da Txistuman?

Argazkia: txistuman.com Antzerkia, musika, txontxongiloa, umorea, dibulgazioa eta... identitate ezkutu bat, nor ote da Txistuman? Txomin & Txistuman ekimen originalaren atzean Ivan Allue musikaria aurkitu dugu. Txomin txistu bat da, baina txistu hiztuna gainera. Mundu zabaleko musikatresnekin osatutako banda bat zuzentzen du Txominek, zeinaren langintza kontzertu didaktikoak ematea baita. Baina kontzertua ematera Txistuman agertuko da [...]

By | December 13th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on Nor ote da Txistuman?

[ARGAZKI GALERIA] Txistu elkarretaratzea Baionan (eta II)

Argazkiak: Andoni Cortijo Pasaden azaroak 24, Txistulari Elkarretaratzea antolatu zuten L´Amicale du Petit Bayonne, Oraï Bat eta Jo Txistua elkarteek. 200 txistulari inguru lotu ziren hitzordura. Egun arrakastatsuaren berri horrela eman zuen prentsak. Gure web gunean hemen jaso genuen deialdia. Argazki gehiago.

By | December 12th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on [ARGAZKI GALERIA] Txistu elkarretaratzea Baionan (eta II)

[ARGAZKI GALERIA] Txistu elkarretaratzea Baionan (I)

Argazkiak: Eusebio Larrañaga Pasaden azaroak 24, Txistulari Elkarretaratzea antolatu zuten L´Amicale du Petit Bayonne, Oraï Bat eta Jo Txistua elkarteek. 200 txistulari inguru lotu ziren hitzordura. Egun arrakastatsuaren berri horrela eman zuen prentsak. Gure web gunean hemen jaso genuen deialdia.  

By | December 11th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on [ARGAZKI GALERIA] Txistu elkarretaratzea Baionan (I)

Karmelo Barruetabeña txistulariak Bizkaiko dantzarien omenaldia jaso zuen

 Argazkiak: Bizkaiko Dantzarien Biltzarra Abenduaren 4an Dantza Tradizionalaren Esker Onak sariak banatu zituen Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak (BDB) Bilbon. Dantza tradizionalarekin zein BDBrekin lotura duten pertsonei esker ona adieraztea xede duten sariketan, Durangoko Jaizale Txistu taldeko buru eta EHTEko zilarrizko dominadun Karmelo Barruetabeña omendu zuten.  Begoña Arroio, Karmelo Barruetabeña, Zerutxu, Gerediaga, Ramon Garcia, 1978ko Dantzari Egunaren antolatzaileak eta Bihotz [...]

By | December 10th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on Karmelo Barruetabeña txistulariak Bizkaiko dantzarien omenaldia jaso zuen

Durangora begira

Argazkia: EITB Aurten ere txistuaren munduak badu zer erakutsia Durangoko Azokan. Aukeran  dira partitura liburuak eta hainbat CD. Guk, aurtengo berritasunei erreparatuko diogu. Txistulari 253-Txistuka Berria Gure aldizkariaren azken alean Durangoko Azokan izango da presente. Elkarreko stand-era hurreratzen dena bertan topatuko du Txistuka Berria. Aldizkariaren azken aleak, berritasun batzuk ekarri ditu, horietako bat, tirada 2.500ekoa izan [...]

By | December 7th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on Durangora begira

[ARGAZKI GALERIA] Luis Udakiolari Omenaldia (eta III)

Argazkiak: Juantxo Egaña Azaroak 18an Donostian, EHTEk zilarrezko domina eskaini zion Luis Udakiolari zenari. Omenaldia, kontzertu batekin borobildu zen. Hemen dakarzkigu eguneko argazkiak. Gehiago jakiteko irakurri berri hau. Argazki gehiago hemen eta hemen.  

By | December 7th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on [ARGAZKI GALERIA] Luis Udakiolari Omenaldia (eta III)

Kalean da jada Txistulari 253-Txistuka Berria

Gaur, abenduak 5, Gasteizen aurkeztu da Txistulari Aldizkari berria, 253.na Txistuka Berria izenburupean. Gasteizko Folklore Akademiaren eta Euskal Herriko Txistulari elkartearen arteko elkarlanaren fruitu da aldizkari berria. Prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur Txistulari aldizkariko ale berria Gasteizen, EHTEko Arabako ordezkari Gorka Hermosilla, Gasteizko Folklore Akademiako zuzendari Roberto Álvarez, Jimmy Bidaurreta musikagile eta ekoizleak eta Gasteizko Kultura [...]

By | December 5th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on Kalean da jada Txistulari 253-Txistuka Berria

[ZOZKETA] Ordago Folk taldearen Lankrinkron diskoaren 5 ale

Durangoko Azokaren bezperan, Ordago Folk taldeak, bere aurreneko lanaren 5 ale eman dizkigu, zuen artean zotz egiteko. Lakrinkron diskoaren ale bat eskuratzeko, komunikazioa@txistulari.eus helbidera mezu bat bidali behar da. Bertan izen-abizenak eta herria adierazteaz gain, honako galderari erantzutea eskatuko dugu: zein da gustukoen duzun Ordago folk talderen bideoklipa? Zozketako zakuan, abenduak 11ko goizeko 10etararte jasotako [...]

By | December 4th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on [ZOZKETA] Ordago Folk taldearen Lankrinkron diskoaren 5 ale