Nor ote da Txistuman?

Argazkia: txistuman.com

Antzerkia, musika, txontxongiloa, umorea, dibulgazioa eta… identitate ezkutu bat, nor ote da Txistuman? Txomin & Txistuman ekimen originalaren atzean Ivan Allue musikaria aurkitu dugu.

Txomin txistu bat da, baina txistu hiztuna gainera. Mundu zabaleko musikatresnekin osatutako banda bat zuzentzen du Txominek, zeinaren langintza kontzertu didaktikoak ematea baita. Baina kontzertua ematera Txistuman agertuko da soilik, gainerako musikariak desagertuta baitaude. Nola egingo diote aurre erronkari?

Hau da Ivan Allue bilbotarrak musikariak sortutako ikusgarriaren abiapuntua. Antzerkia, txontxongiloa, zuzeneko musika eta dibulgazioa dira emanaldiaren osagarriak. Allue askotariko musikatresnak jotzen ditu eta hainbat proiektutan ibilitakoa da alor ezberdinak landuz. Txistuarekin hasi zuen bere ibilbidea baina alboka, gaita, dultzaina, flautak… eta beste hainbat musikatresnekin ere aritzen da. Besteak beste, Carlos Nuñez, Pantxoa eta Peio, Keats, Dronadar eta Kherau musika taldeekin jardun du. Baita Fernando Velazquez musikagileak konposatutako hainbat soinu banden grabaketan parte hartutakoa da. Antzerkiaren alorrean berriz, Ez dok Hiru teatro eta Hortzmuga taldeekin lan egin du.

Gehiago jakiteko bisitatu Txistuman-en web gunea.