Karmelo Barruetabeña txistulariak Bizkaiko dantzarien omenaldia jaso zuen

 Argazkiak: Bizkaiko Dantzarien Biltzarra

Abenduaren 4an Dantza Tradizionalaren Esker Onak sariak banatu zituen Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak (BDB) Bilbon. Dantza tradizionalarekin zein BDBrekin lotura duten pertsonei esker ona adieraztea xede duten sariketan, Durangoko Jaizale Txistu taldeko buru eta EHTEko zilarrizko dominadun Karmelo Barruetabeña omendu zuten.

 Begoña Arroio, Karmelo Barruetabeña, Zerutxu, Gerediaga, Ramon Garcia, 1978ko Dantzari Egunaren antolatzaileak eta Bihotz Alai dantza taldea saritu zituen Bizkaiko dantzarien Biltzarrak pasaden abenduak 4an. Bigarren urtez antolatu duten sariketa da Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldia, BDBak antolatuta eta BBK eta Deia egunkariak babestuta.

Karmelo Barruetabeña

Karmelo Barruetabeña, 2007-09-29. // Argazkia: dantzan.eus

Musika tradizionalaren arloan egindako lanagatik, baita Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin eta Bizkaiko eta Euskal Herri osoko dantza taldeekin egindako elkarlanagatik saritu zuten Karmelo Barruetabeña txistularia. Barruetabeña Durangoko Jaizale txistu taldeko kidea da. 2011an, EHTEko zilarrezko domina jaso zuen baita.