Izan garena eta izango garena

Argazkiak: Jose Miguel Llano Abenduak 24, txistulariok Euskal Herriko kaleak ibiliko ditugun egun honetan, urtero legez, izan eguraldi goxo edo makur, urtearen akabera begibistan, izan garenaren eta izango garenaren mugan, ohiko ariketarekin gatoz: urte zaharrak zer utzi digun eta berriak zer dakarkigun. Txistulariontzat eta gure elkartearentzat mamitsua izan da urtea, eta hori laburbiltzea ez da makala. [...]

By | December 24th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on Izan garena eta izango garena

[BIDEOAK] Gabon giroan

Sei bideo dakarkizuegu hona gabon giro betean, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik. Iruñeako kaleetatik Mesias Sarritan gabon kantaren doinuekin datoz Alfonso Iturriaren ikasleak, eguberrietako giro xamurrena hona ekarriz; Gasteiztik berriz iragarkia, Guridiren 10 melodiak eraberrituta abenduak 27an entzuteko aukera gogoratuz eta disko berriaren lagin bat erakutsiz belarrien gozagarri; Zarena Zarelako lapurtar dantza konpainiak 15 neska gazte protagonista [...]

By | December 24th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOAK] Gabon giroan

Masterclass bat eskainiko du Carles Mas i Garciak Iruñeako kontserbatorioan

Iruñeako Goi mailako Kontserbatorioak hiru zuloko flauta eta danbolinen inguruko masterclass berri bat aurkeztu du, Carles Mas i Garcia musikariarekin. Saioa martxoaren 15 eta 16an izango da eta honako izenburua izango du: Dantzarako musikaren interpretazioa hiru zuloko faluta eta danbolinaz. Flauta eta danbolin jole, dantzaren arloko historiazalea, irakaslea irakaskuntza artistikoan, oinarrizko pedagogian aztertzailea, musikaria, dantzaria eta [...]

By | December 21st, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on Masterclass bat eskainiko du Carles Mas i Garciak Iruñeako kontserbatorioan

Iñurri txistulariek, harietan jolastuz, diskoa eta liburua ondu dute Zumarragan

Zumarragako (Gipuzkoa) Antxiñako Ama txistu taldeak Zumarrragako Ezpatadantza diskoa eta Iñurriak burdin harietan txistuka liburua argitaratu berri ditu. Aurkezpena egiteko ekitaldi berezia prestatu dute, zuzeneko musikarekin eta hainbat kolaboraziorekin. Ekitaldi honek iaz taldearen 50. urteurren ospakizunen luzapena da. "Notak pentagraman harietan mugitzen diren iñurriak bezalakoak dira. Iñurriak, langileak ditugu  eta Zumarragan burdinari loturik izan dugu industria." Horrela azaldu [...]

By | December 20th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on Iñurri txistulariek, harietan jolastuz, diskoa eta liburua ondu dute Zumarragan

Urte zaharrari, ipurdia erre

Argazkia: Barrundiako Udala Erre pui erre gabon zahar gauari loturiko ospakizun bat da, egun Arabako herri batzuetan gordetzen den ohitura. Urteari agur esateko, sutzarra piztu eta bertan zahar eta baliogabea erretzen da. Umeak etxez etxe ibiltzen ziren, kantuan eta urte zaharra laztozko panpin gisa aurkezten zuten, suan erretzeko. Hori gogoratuz, Gasteizko Judimendi auzoan jaia antolatu dute, [...]

By | December 19th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on Urte zaharrari, ipurdia erre

Txondorra sarirako Jose Luis Ansorena proposatu du EHTE Nafarroak

Argazkia: Olentzero.net EHTE Nafarroak Txondorra 2018 sarietarako hautagai Jose Luis Ansorena aurkeztu du. Nafarroako ordezkaritzaren aburuz, Olentzero ospakizuna Iruñean sustraitzeko lana eginagatik merezi du saria Ansorenak. Laugarren urtez antolatu du Olentzeroren Lagunak elkarteak Txondorra saria Iruñean , Iruñeako Udala eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean. Sariaren zioa, herri kulturaren hedapenean eta azterketan egindako norbanako zein elkarteen lanari aitorpena [...]

By | December 18th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on Txondorra sarirako Jose Luis Ansorena proposatu du EHTE Nafarroak

[BIDEOA] Luis Udakiolari omenaldi ekitaldia eta kontzertua

Azaroak 18an Donostian, EHTEk zilarrezko domina eskaini zion Luis Udakiolari zenari. Omenaldia, kontzertu batekin borobildu zen. Hemen dakarzkigu eguneko irudiak. Gehiago jakiteko irakurri berri hau

By | December 17th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Luis Udakiolari omenaldi ekitaldia eta kontzertua

[BIDEOA] Bilboko Udal Txistularien gabon kontzertuaren iragarkia

Bilboko Udal Txistu Bandak gabon kontzertua eskainiko du abenduaren 19an, hori iragartzeko honako bideoa sareratu du, entzungo denaren aurrerapen gisan:  

By | December 14th, 2018|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Bilboko Udal Txistularien gabon kontzertuaren iragarkia