Jada sarean da 2019ko Korrikako kanta eta bideoklipa. Mundu askoren nahas-mahasa dela esan genezake eta bertan paper garrantzitsua du txistuak. Fermin Muguruzak sortutako kantan Peio Duhalde txistulariak parte hartu du grabaketan eta  Idoia Jimenez Ibarra txistulari laudiarrak, berriz, bideoklipan.

Trap, dancehall eta hip-hop doinuak eta euskal tradiziokoak nahasten dira abestian. Kukai dantza taldeko kideek ere parte hartu dute bertan. Inor hotz ez usteko modukoa.