Xexili Deuna ospatzen eta Baionako elkarretaratzean izan ziren Hernaniko txistulariak

Argazkiak: Goizetik Txistu Banda

Hernaniko Goizetik Txistu bandako kideek kontzertu ibiltaria antolatu zuten azaroaren 17an Ttarla dantza taldearekin batera Xexili Deuna ospatzeko. Hainbat txistulari eta bi tronpeta jole izan zituzten lagun Hernanin (Gipuzkoa) egindako saioan. Hilak 24an berriz, Baionara jaon ziren Goizetik taldeko kideak, bertako Txistu Elkarretaratzean parte hartzeko. Txistuarekin batera hernaniarrek gaztetasuna eraman zuten Baionako elkarretaratzera, izan ere kontatu digutenez, Agoitzetik joandako atabal jole gazte batekin batera, hernaniarrak izan baitziren gazteenak.

Guzti honen erakusgarri Goizetik Txistu bandakoek bi argazkiok igorri dizkigute.

Hernaniko txistulariak Baionako Txistu Elkarretaratzean