Ordago Folk taldeak lan berria aurkezten du aurtengo Durangoko Azokan: 2DAIA izenekoa. Honatx disko horretatik Mendi Altuan kantarekin sarean jarri duten bideoa.

Kanta Joan Perez Lazarragaren eskuizkributik jasotako hitzek osatzen dute. Lazarragaren eskuizkribua XVI. mendeko euskarazko testu bakanetakoa da. Musika, berriz, Ordagoko kide Jose Antonio Fernandez Ramirezek sortua da.

Taldearen lan berriari buruz gehiago jakiteko irakurri berri hau.