Aiko-taldeak 4 master class antolatu ditu Vicent Zaragoza, Sabin Bikandi eta Asier Garcia musikariekin. Bilbon, Iruñean, Errenterian eta Gasteizen izango dira saioak. Aurrez izena eman beharra dago, dohainik izango delarik.

Txistu eta perkusio irakasle edo eta ikasleei, txistu jotzaileei eta zaleei orohar zuzenduta, danbolina eta atabalaren inguruan master class-ak antolatu ditu Aiko taldeak. Saioak Bilbon, Iruñean, Errenteria eta Gasteizen egingo dituzte. Gainera, sortu berri dituzten danbolinak aurkeztuko dituzte bertan: “danbor artean jaio, hazi eta hezi izan gara eta danbor berri bat egin nahi izan dugu artisau handi batekin, Ezpela etxeko Raul Pariente“. Danbolin berriek izena ere badute: AIKO Drums danborrak.

Azaroak 23 Bilbon

Bilbao Musikan izango da saioa,sorkunde kaleko 8.zenbakian, arratsaldeko 6etatik 9etara.

Azaroak 24 Iruñean

Joakin Maya Musika Eskolan izango da, chinchilla kaleko 6.nean (sarbidea Padre Moret kaletik). Ordutegia: 10etatik 13:30era.

Abenduak 1 Errenterian

Udal Musika eta Dantza Eskolan, Alfonso XI kaleko 2.zenbakian, 17:00etatik 20:30era.

Abenduak 2 Gasteizen

10:00-13:30 Udal Folklore Akademian, San Antonio kaleko 14.nean, 10etatik 13:30era.

Izena emateko

Izena emateko, e-maila idatzi aiko@aikotaldea.eus-era edo 687 922 426 (Ezpela) telefonora SMS edo whats-app bidez honako informazioa igorriz: izen-abizenak, kontakturako telefonoa eta hautatutako saioa (Bilbo, Gasteiz, Iruñea edo Errenteria). Saioak praktikoak izango dira, beraz, norberak bere musika tresna ekartzea gomendatzen da.

Irakasleak, ibilbide luzeko hiru musikari izango dira:

Vicent Zaragoza Llorca

Alicanteko Kontserbatorioan hasi eta Musikenen bukatu zituen bere goi mailako perkusio irakasle musika ikasketak. Hainbat orquesta, banda eta musika taldetan jo izan du: : Joven Orquesta Nacional de Cataluña (JONC), Joven Orquesta Nacional de España (JONDE), Banda Municipal de Barcelona, Orquesta Sinfónica de Euskadi (OSE), Orquesta de Cadaques, Orquesta Sinfónica de Barcelona y Nacional de Catalunya (OBC), Orquesta sinfónica de Castilla y León (OSCyL). 2011. urtetik Bilbao Orkestra Sinfonikoan (BOS) Perkusio Bakarlari moduan ari da, Bilbao Sinfoniettan ere jotzen du, eta Aiko taldeko atabalaria da gaur egun.

Asier García Artetxe

Goi mailako musika irakaslea. Bilboko Udal Txistularien Bandako atabalaria 1999.urtetik eta Areatzako Musika Bandako perkusio bakarlaria 1996. urtetik. Talde ezberdinekin aritu da laguntzaile modura: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Gazte Orkestra, Bilboko Udal Banda, Arantzarte Dantza Taldea, e.a. 2000. urtetik “Perkustra” perkusio taldeko kide da, bertako eta nazioarteko musikaldietan parte hartuz. Aiko taldeko atabalaria hasieratik, tradiziozko dantzen ikerketan aditua, hainbat grabaketa egin ditu bere danborrarekin, atabal-danbor joleen erreferente bat bilakatuz.

Sabin Bikandi Belandia

Filosofian Doktorea Londreseko unibertsitatean (PhD) eta Etnomusikologian Masterra Goldsmith Collegen. Goi mailako musika irakaslea Donostiako Kontserbatorioko Ohorezko Saria lortuz eta Bilboko Kontserbatorioko Ganbara Musikako Ohorezko Aipamena. Hainbat talde eta erakundetan aritu da 1980. urtetik irakasle edo/ta jotzaile moduan, tartean Musikeneko tradiziozko dantza irakasle moduan ere. Txistulari aldizkariko zuzendaria izan zen (1992-1995). Konpositore gisa, txistu eta tradiziozko musika inguruan hainbat musika lan idatzi eta moldatu ditu. 2015. urtean ikusikizun baterako musika konposiziorik onenaren Max saria irabazi zuen. Gaur egun, Bilboko udaleko danbolinteroa da eta Aiko taldeko kidea.

Gehiago jakiteko hona jo.