Nafarroa Oinezekin zita, Mugarik gabeko Txutxuneroen eskutik

Argazkia: Zuzeu

MGTko kideak Nafarroa Oinezen parte hartzeko proposamena antolatu dute. Urriaren 21an, igandez, Altsasura joateko deialdia zabaldu dute.

Nafarroako Ikastolen aldeko jaia, Altsasun izango da aurtengoan. Mugarik Gabeko Txutxuneroek, bertan parte hartzera deitu nahi dituzte txistulariak. Urriaren 21ean Nafarroa Oinezekin bat eginez antolatu dute ekimena.

Hitzordua 3.guneko txosnan jarri dute, goizeko 9:15ean, 10etan,  ibilbideari ekiteko txistu doinuak haizatuz. 11:30etan Nafarroa Oinezeko antolakuntzak ogitartekoa eta edatekoa eskainiko die txistulariei. Eguerdiko ordu bietan, berriz, bukatutzat emango dute txistu emanaldia eta norberaren esku geratuko da bazkaria.

Parte hartzeko izena eman beharra dago, urriak 11 baino arinago, e-mailez acortijy@gmail.com helbidera idatziz edo 640 56 45 04 zenbakira whats-app bat bidaliz.

Partiturak hemen dauzkazue eskuragarri.

Doinu zerrenda

Egitarau osoa

Informazio gehiago Nafarroa Oinezeko web ofizialean.