Txistu hotsak Lizarran, Mugarik Gabeko Txutxuneroen eskutik

Urriak 28rako hitzordua jarri dute MGTko kideek, xedea Lizarran (Nafarroa) txistu hotsak zabaldu eta egun pasa ederra egitea. Deialdi irekia egin dute, ohi duten gisan.

MGTko txistulariak Lizarran elkartuko dira, urriak 28an igandez. Goizeko hamar eta erdietan San Martin plazan bildu eta argazkia egingo dute lehenik, jarraian mokautxo bat hartzeko San Andres Peñan. Hamaiketan berriz, kalejirari ekingo diote. Ordu bietarako bukatutzat emango dute emanaldia, Casanova jatetxera hurbilduz bazkari legea egitera.

Izena emateko, urriak 11 baino arinago, telefonoz edo e-mail bidez komunikatu beharko zaie antolatzaileei. Hiru telefono zenbaki eta helbide elektroniko bat aukeran: 649 34 99 71 , 948 55 15 17 edo 680 63 49 70 eta peio.azcona@hotmail.com. Parte hartzeko 5€ko ekarpena egin beharra dago.

Egitaraua

Hemengo loturan dituzue eskura eguneko partiturak.