Mugarik Gabeko Txuntxuneroak Agoitzen elkartuko dira, urriak 6an

MGTk deialdi berria egin du, urriak 6an Agoitz (Nafarroa) joateko. Orreagaren Elkarteen eguna ospatuko dute, egun osoko plana eskainiz. Izena emateko azken eguna urriak 3 izango da.

Agoitzen bilduko dira MGTko kideak urriak 6an, eta ohi dutenez, parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Eguna goiz deiareki hasiko dute 9etan, 10etan berriz, merkatua egongo da. Txistularien kalejira, hamarretakoaren ostean etorriko da, 11etan. Kalejirara joaldunak, gaiteroak, trikitilariak eta erraldoiak batuko dira.

Ekitaldi nagusia 12:30ean izango da, ostean kantuz ariko direlarik, ordu batetan. Herri bazkaria, berriz, 3etan izango eta 20€ prezioa izango du. Menua hemen ikusgai. Arratsalderako, ostera, herri kirola izango da.

Izen ematea

Azken eguna urriak 3 izango da. Bazkaria ordaintzeko, menuarekin batera agertzen den kontu zenbakian sartu behar da dirua. Parte hartzeko whats-app bidez mezua igorri behar da zenbaki honetara 646431711.

Errepertorioa

Partiturak eskura dituzue hemen. Ohikoa dutenez, fa#ko txistua erabiliko da.

Afitxa